Nik ez dut ikusten horren beste "abantaila" edo "desabaintaila" ezkonduen 
eta izatezko bikoteen artean. Gehiago iruditzen zait bakoitzak nola nahi 
duen ulertu bizitza bikotearekin.


Enekok:
>Baina ezkondu gabekoen desabantailen zerrenda ezkondutakoekin
konparatuta luzea da: seguruak, errenta, alargunsariak, seme-alaben
desabantailak, babes eza banaketan, etabar. Hori bai, dibortzioa
sinpleagoa da! :-)

Ia zerrenda, banan-banan:
- seguruak: norberak hautatu dezake zein izango den onuradun. Senarra 
daukanak ere bere amorantea ipin dezake onuradun.
- alargunsaria: hor bai, ezkonduta ez bazaude, jai daukazu.
- seme-alabak: seme-alabek ez daukate inongo desabantailik, eskubide eta 
betebehar berberak daude seme-alabekiko ezkonduta egon ala ez. 
Berdin-berdin.
- babes eza banaketan: ez. Seme-alabak baldin badaude, eskubide eta 
betebehar berberak. Ez badaude, ondasunak partitu eta listo. Zalantza 
bakarra egon daiteke bikotekideetako batek ez badu ordaindutako lanik egin 
eta besteari konpensatzeko pentsio bat eskatzen badio. Baina hau gaur egun 
ezkonduta egonda ere, gero eta zailagoa da.

Zaloak:
> Zergatik da fiskalki ekaina hilabete egokixena?
Garai batean, ekainean ezkonduz gero, urte fiskala bitan bana zenezakeen: 
IRPFko deklarazioa, sei hilabete indibiduala, eta sei hilabete 
bikotekidearekin. Errenta grabatzen duten tipoak ez direnez proportzionalak, 
hau da, 10 irabazten baduzu 3 ordaintzen duzu, baina 20 irabazten baduzu 8, 
errenta zatikatuta askoz hobetu ateratzen zen, eta ondorioz ezkondutako 
urtean Haziendak diru mordoa bueltatzen zizun.
Badira urte batzuk horrela ez dela. Orain ezkontzen zaren urtea ezin da 
zatikatu, eta beraz, ulertzen da urte osoan ezkonduta egon izan bazina 
moduan.

Garik:
> Eta dibortziatzea pentsatu beharko dugu etxean, (ez etxe kontuagatik,
> arazo hori erdi bideratuta daukagu eta), baina politikak horrela
> jarraitzen badu etorkizunean etorriko dira beste abantaila batzuk.

Trankil Gari, ez dut uste abantaila gehiegi etorriko direnik. Dena den, ez 
zinatekete dibortziatuta egon eta elkarrekin segitzen duen lehen bikotea! 
Beharra izanez gero, egingo genuke apaƱo erraztxo bat :)

Elena 


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to