Mila esker Elena!

Ez dakit ondo aklaratu naizen, baina inprimatuta eramango dut zerrenda
hau koadrilako hurrengo afarira !

eneko

> Ia zerrenda, banan-banan:
> - seguruak: norberak hautatu dezake zein izango den onuradun. Senarra
> daukanak ere bere amorantea ipin dezake onuradun.
> - alargunsaria: hor bai, ezkonduta ez bazaude, jai daukazu.
> - seme-alabak: seme-alabek ez daukate inongo desabantailik, eskubide eta
> betebehar berberak daude seme-alabekiko ezkonduta egon ala ez.
> Berdin-berdin.
> - babes eza banaketan: ez. Seme-alabak baldin badaude, eskubide eta
> betebehar berberak. Ez badaude, ondasunak partitu eta listo. Zalantza
> bakarra egon daiteke bikotekideetako batek ez badu ordaindutako lanik egin
> eta besteari konpensatzeko pentsio bat eskatzen badio. Baina hau gaur egun
> ezkonduta egonda ere, gero eta zailagoa da.
>
> Zaloak:
> > Zergatik da fiskalki ekaina hilabete egokixena?
> Garai batean, ekainean ezkonduz gero, urte fiskala bitan bana zenezakeen:
> IRPFko deklarazioa, sei hilabete indibiduala, eta sei hilabete
> bikotekidearekin. Errenta grabatzen duten tipoak ez direnez proportzionalak,
> hau da, 10 irabazten baduzu 3 ordaintzen duzu, baina 20 irabazten baduzu 8,
> errenta zatikatuta askoz hobetu ateratzen zen, eta ondorioz ezkondutako
> urtean Haziendak diru mordoa bueltatzen zizun.
> Badira urte batzuk horrela ez dela. Orain ezkontzen zaren urtea ezin da
> zatikatu, eta beraz, ulertzen da urte osoan ezkonduta egon izan bazina
> moduan.
>
> Garik:
> > Eta dibortziatzea pentsatu beharko dugu etxean, (ez etxe kontuagatik,
> > arazo hori erdi bideratuta daukagu eta), baina politikak horrela
> > jarraitzen badu etorkizunean etorriko dira beste abantaila batzuk.
>
> Trankil Gari, ez dut uste abantaila gehiegi etorriko direnik. Dena den, ez
> zinatekete dibortziatuta egon eta elkarrekin segitzen duen lehen bikotea!
> Beharra izanez gero, egingo genuke apaƱo erraztxo bat :)
>
> Elena
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to