Garik arrazoi osoa du. Zertarako bi figura juridiko baldin eta eduki, 
ondorio eta traszendentzia berdin-berdinak badituzte? Biek erraztasun 
bera elkartzeko eta bereizteko, eskubide zibil berak... dena berdina. 
Orduan, zertara hainbeste urtetako lana? Garai batean maitasuna kontu 
pertsonala zela argudiatzen zen paperik ez egiteko. Ez omen zen inoren 
aurrean frogatu beharreko ezer. Eta ez da, noski. Baina kontu zibilak 
(xoxak, alegia) aintzat hartu orduko, edo umeen etorkizuna, edo 
alarguntzen zen ezkontidearena... orduan hirugarrenen aurrean indarra 
duen zerbaiten premia ikusten zen. Segurtasun juridikoa, beste edozein 
sozietate eratzen denean nahi izaten den hori. Zer eta, hain juxtu, 
ezkontza zibilak duela ezdakit zenbat denboraz geroztik eta trmaite 
bakar batean ematen duen horixe bera.

-- Aizak, Joxe, hi ezkonduta al hago?

-- Eeeez ba! Ni izatezkoa nauk.

-- Alde ederra, izan ere!

Alegia, haragia ala arraina?

Ez dut esango istorio horren bueltan egindako borroka alferrikakoa izan 
denik, baina, ez ote zen errazagoa ezkontzearen desabantailak konpontzen 
saiatzea, eduki berbereko baina izen desberdineko figura berria sortzea 
baino?

----------------------------------------------------------------------

Bestalde, bada izatezko bikoteen beste abantaila fiskal bat, PFEZ-ekoa: 
aitorpena bereiz eginez gero, umeengatik kenkariak biek egin ditzakete 
oso-osorik; ezkonduok, erdibana.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to