Aupa Josu: Lehenengoa ikusi nuen ostiral arratsaldean. Gainerakoak bihar ikusteko asmoa dut.
Lotsagarria da gidariak lehen bideoan duen jarrera. At 19:55 19/05/2007, you wrote: >Uste dut noizbait komentatu dudala hemen Enaitz >Iriondoren kasua. 2004ko Aste Santuan ezagutu >nuen Castañaresen (Errioxa). Ezagutu berri >elkarrekin joan ginen neska batzuk ezagutzera, >beste lagunak ez ziren ausartu. Udan, abuztuaren >26an heldu nintzen Castañareseko kanpinera. >Gauerdi inguruan, kanpineko sarreran nengoen >lagun batzuekin solasaldian. Izugarrizko >frenazoa entzun genuen kanpin alboko >errepidetik. Durangoko lagun bat irten zen >errepidera, eta bertan aurkitu zuen bere lagun >Enaitzen gorpua, guztiz apurtuta. Bizikletan >zihoala kotxe batek harrapatu eta akabatu zuen. >Forenseek burmuinak eta gorpuaren zatiak jaso behar izan zituzten lurretik. > >Kotxeak 160 km/h zeraman. Enaitzen gorpuari >alkoholemia eta droga analisiak egin zizkioten. >Gidariari ordu t´erdi pasa ondoren egin zioten >alkoholemia proba, baina droga analisirik ez. >Hortik bi urtetara familiari 20.000 euro eskatu >dizkio, kotxearen konponketak eta konpondu >bitartean erabilitako alokairuko kotxea >ordaintzeko. Ez dakit zein den hitzik egokiena >hau deskribatzeko. Baina guztiz indignantea da. > >Telebistako erreportaje bat sartu dute YouTuben, >baina 5 bideo dira. 5 helbideak ematea baino, >blogean elkartu ditut. Norbaitek 25 minutu >badauzka honetarako... hau da helbidea: ><http://www.blogak.com/josu/enaitz-iriondo>http://www.blogak.com/josu/enaitz-iriondo > >Josu. -- http://www.eibar.org/blogak/iturri http://www.javierortiz.net/voz/iturri _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
