Goizon irratitik emon dabe trafiko legearen inguruko erreportajea. Legean egin nahi dabez aldaketak ekaina aldera. Ondotik hainbat gurasoren testigantzak, seme-alabak istripuetan hil jakienezan gurasoena. Bat, Enaitzen kasuaren antz-antzekoa.
Bertoko ----- Original Message ----- From: Josu Mendicute To: Eibartarrak zerrenda Sent: Saturday, May 19, 2007 7:55 PM Subject: [eibar] Enaitz Iriondo Uste dut noizbait komentatu dudala hemen Enaitz Iriondoren kasua. 2004ko Aste Santuan ezagutu nuen Castañaresen (Errioxa). Ezagutu berri elkarrekin joan ginen neska batzuk ezagutzera, beste lagunak ez ziren ausartu. Udan, abuztuaren 26an heldu nintzen Castañareseko kanpinera. Gauerdi inguruan, kanpineko sarreran nengoen lagun batzuekin solasaldian. Izugarrizko frenazoa entzun genuen kanpin alboko errepidetik. Durangoko lagun bat irten zen errepidera, eta bertan aurkitu zuen bere lagun Enaitzen gorpua, guztiz apurtuta. Bizikletan zihoala kotxe batek harrapatu eta akabatu zuen. Forenseek burmuinak eta gorpuaren zatiak jaso behar izan zituzten lurretik. Kotxeak 160 km/h zeraman. Enaitzen gorpuari alkoholemia eta droga analisiak egin zizkioten. Gidariari ordu t´erdi pasa ondoren egin zioten alkoholemia proba, baina droga analisirik ez. Hortik bi urtetara familiari 20.000 euro eskatu dizkio, kotxearen konponketak eta konpondu bitartean erabilitako alokairuko kotxea ordaintzeko. Ez dakit zein den hitzik egokiena hau deskribatzeko. Baina guztiz indignantea da. Telebistako erreportaje bat sartu dute YouTuben, baina 5 bideo dira. 5 helbideak ematea baino, blogean elkartu ditut. Norbaitek 25 minutu badauzka honetarako... hau da helbidea: http://www.blogak..com/josu/enaitz-iriondo Josu. ------------------------------------------------------------------------------ _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
