Gaur, hauteskundeak eta euskal futbolaren agoniak aipagai diren honetan,
euskal enpresari gazte bik “There is no place called nowhere” (Ez da inonez
izeneko lekurik) hitzaldia emango dute Silicon Valleyn.  Luistxo Fernandez
eta Garikoits Araolaza eibartarrek  “Tagzania”  (www.tagzania.com)
aurkeztuko dute  munduan.

        Zer ote Tagzania? Teknikoen ustez, Interneteko software soziala,
bookmarking eta geotagging kontzeptuak erabiltzen dituena. Ez duzula ezer
ulertu? Lasai, ezta nik ere.

        Guk ulertzeko moduan esan dezagun Tagzania dela Internetez mapak egiteko
programa edo kartografia digital pertsonala. Demagun Islandiara joan eta
bueltan argazki eta mapa-albuma egin nahi dugula adiskideei nondik nora
ibili garen erakusteko. Demagun Euskadin zehar mendibizikletaz ibiltzeko
zidor-zirkuitoak bildu nahi ditugula edo Europako hiru izarretako jatetxeen
mapa egin. Demagun bada, orain  arte paperean egindako joan-etorriak
Internetez egin nahi ditugula aurrerantzean. Ba, horretarako, aproposena eta
doan: Tagzania.

        Mapagintza elitista samarra izan da orain arte. Eskolan, lantegian, 
etxean
edo autoan, guztiok dugu maparen bat. Denok gara zelan edo halan
mapa-kontsumitzaileak baina inori ez zaigu sekula kartografia egiterik
bururatu, longitude eta latitude koordenadak inorenak bailiren. Ba ez.
Interneten bitartez eta Tagzaniari esker, orain edonork egin ahal izango du
bere mapatxoa, eta eskuko telefonoan, norberaren blogean edo autoko GPSan
sartu. Baita lagunei eskaini ere.

        Orain arte Eibarko asmakizunik ezagunenak grapagailua (www.el-casco.es)
eta kortxo-kentzekoa (www.boj.es)  ziren. Aurrerantzean, Tagzania
(www.codesyntax.com) Jaioko dira berriak...

        Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to