Ba ea Amatiñori baino hobeto ateratzen zaizuen ;-)

X.

El 28/05/2007, a las 16:50, Gari Araolaza escribió:

> Mila esker Amatiño!
>
> Gu ere kanpaina garaian gabiltza.
>
> Gari
>
> On 5/27/07, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>>
>>         Gaur, hauteskundeak eta euskal futbolaren agoniak aipagai 
>> diren honetan,
>> euskal enpresari gazte bik  There is no place called nowhere  (Ez da 
>> inonez
>> izeneko lekurik) hitzaldia emango dute Silicon Valleyn.  Luistxo 
>> Fernandez
>> eta Garikoits Araolaza eibartarrek   Tagzania   (www.tagzania.com)
>> aurkeztuko dute  munduan.
>>
>>         Zer ote Tagzania? Teknikoen ustez, Interneteko software 
>> soziala,
>> bookmarking eta geotagging kontzeptuak erabiltzen dituena. Ez duzula 
>> ezer
>> ulertu? Lasai, ezta nik ere.
>>
>>         Guk ulertzeko moduan esan dezagun Tagzania dela Internetez 
>> mapak egiteko
>> programa edo kartografia digital pertsonala. Demagun Islandiara joan 
>> eta
>> bueltan argazki eta mapa-albuma egin nahi dugula adiskideei nondik 
>> nora
>> ibili garen erakusteko. Demagun Euskadin zehar mendibizikletaz 
>> ibiltzeko
>> zidor-zirkuitoak bildu nahi ditugula edo Europako hiru izarretako 
>> jatetxeen
>> mapa egin. Demagun bada, orain  arte paperean egindako joan-etorriak
>> Internetez egin nahi ditugula aurrerantzean. Ba, horretarako, 
>> aproposena eta
>> doan: Tagzania.
>>
>>         Mapagintza elitista samarra izan da orain arte. Eskolan, 
>> lantegian, etxean
>> edo autoan, guztiok dugu maparen bat. Denok gara zelan edo halan
>> mapa-kontsumitzaileak baina inori ez zaigu sekula kartografia egiterik
>> bururatu, longitude eta latitude koordenadak inorenak bailiren. Ba ez.
>> Interneten bitartez eta Tagzaniari esker, orain edonork egin ahal 
>> izango du
>> bere mapatxoa, eta eskuko telefonoan, norberaren blogean edo autoko 
>> GPSan
>> sartu. Baita lagunei eskaini ere.
>>
>>         Orain arte Eibarko asmakizunik ezagunenak grapagailua 
>> (www.el-casco.es)
>> eta kortxo-kentzekoa (www.boj.es)  ziren. Aurrerantzean, Tagzania
>> (www.codesyntax.com) Jaioko dira berriak...
>>
>>         Amatiño
>>
>> _______________________________________________
>> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>>
>> http://www.eibar.org/zerrenda
>>
>> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to