Mila esker Amatiño! Gu ere kanpaina garaian gabiltza.
Gari On 5/27/07, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > > Gaur, hauteskundeak eta euskal futbolaren agoniak aipagai diren > honetan, > euskal enpresari gazte bik There is no place called nowhere (Ez da inonez > izeneko lekurik) hitzaldia emango dute Silicon Valleyn. Luistxo Fernandez > eta Garikoits Araolaza eibartarrek Tagzania (www.tagzania.com) > aurkeztuko dute munduan. > > Zer ote Tagzania? Teknikoen ustez, Interneteko software soziala, > bookmarking eta geotagging kontzeptuak erabiltzen dituena. Ez duzula ezer > ulertu? Lasai, ezta nik ere. > > Guk ulertzeko moduan esan dezagun Tagzania dela Internetez mapak > egiteko > programa edo kartografia digital pertsonala. Demagun Islandiara joan eta > bueltan argazki eta mapa-albuma egin nahi dugula adiskideei nondik nora > ibili garen erakusteko. Demagun Euskadin zehar mendibizikletaz ibiltzeko > zidor-zirkuitoak bildu nahi ditugula edo Europako hiru izarretako jatetxeen > mapa egin. Demagun bada, orain arte paperean egindako joan-etorriak > Internetez egin nahi ditugula aurrerantzean. Ba, horretarako, aproposena eta > doan: Tagzania. > > Mapagintza elitista samarra izan da orain arte. Eskolan, lantegian, > etxean > edo autoan, guztiok dugu maparen bat. Denok gara zelan edo halan > mapa-kontsumitzaileak baina inori ez zaigu sekula kartografia egiterik > bururatu, longitude eta latitude koordenadak inorenak bailiren. Ba ez. > Interneten bitartez eta Tagzaniari esker, orain edonork egin ahal izango du > bere mapatxoa, eta eskuko telefonoan, norberaren blogean edo autoko GPSan > sartu. Baita lagunei eskaini ere. > > Orain arte Eibarko asmakizunik ezagunenak grapagailua > (www.el-casco.es) > eta kortxo-kentzekoa (www.boj.es) ziren. Aurrerantzean, Tagzania > (www.codesyntax.com) Jaioko dira berriak... > > Amatiño > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
