Oro har arrazoi osoa duk. Baina, zenbait ñabardura egitekotan: 1. Harrigarri iruditu arren, gipuzkoarrek (Donostia inguruko jende alfabetatuak) esaten ziguten egin bikoitz hori "bizkaitarren kontuak" zirela, eta Bizkaian, ostera, gipuzkeria baino ez zala. Eta "gu" (alegia ni) erdian.
Adibide modura, Durangoko ekitaldi batean hainbat metro karratutako "egin egin" jartzen ari zirela, telefonoz deitu zidaten goizean goizo ondo ete zegoen galdezka. Eta galdegileak euskaldun normal-normalak zittuan. Eta jarri ostean zenbaitek aipatu zian "Amatiñoren gauzak" zirela. 2. Bestalde, "egin egin behar dugu" eta "egin behar dugu" elkarrekin aritu izan dituk, espazio eta ekonomia arrazoiak tarteko beti laburtzeko joera nagusitu arren, mitinetako atrilletan esate baterako. 3. Adibideetako bat hemen duk, hauteskundeen ondoko eskertzan: http://www.eaj-pnv.com/eu/home.asp eta http://www.eginbehardugu.com/ Testuak "egin egin behar dugu" esaten amaitzen dik baina ilustrazioak, aldiz, "egin behar dugu". 4. Nik, eibartar naizen aldetik, ez zeukat batere dudarik "egin egin behar dugu" behar lukeela. Baina onartu ere onartu beharra zegok www.egineginbehardugu.com arraro samarra geratzen zela. Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Xabier Mendiguren Enviado el: martes, 29 de mayo de 2007 9:13 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: [eibar] eslogan bati buruz Honetaz dakienik egongo da hemen, eta galdera botatzera noa. (Aurretik neukan buruan, baina ez nion kritika politikoaren itxurarik eman nahi, euskararen kalitatea eta komunikagarritasuna dira kasu honetan nire kezkak). EAJren kanpainako leloaz ari naiz: "egin behar dugu". Amets egin ez badut, uste dut aurrekanpainan, hasiera-hasieran, "egin egin behar dugu" zela. Hizkuntza natural samar egiten duen batentzat askoz ere egokiagoa eta txukunagoa ("eiñinbehardeu, eininbiu" edo antzeko zeozer ahoskatuta, euskalkien arabera). Eta mezu zuzenagoa, hitzetatik harago egitearen premia eta garrantzia azpimarratzen dituena. Gero, berriz, "egin" bat kendu zitzaion leloari, indarrez geza eta zuzentasunez erdipurdiko bihurtuz; jatorrizkoa, euskara ortopediko edo epidermiko samarra duenarentzat (asko eta askorentzat, beraz) arrotza, zaila, artifiziala gertatzen zelako akaso? Indiskrezioa ez bada, gustura jakingo nuke erabaki horren nondik norakoa. xme _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
