Bai, arazua da jentiak ez dabela identifikatzen "egin egin behar dugu" luze
hori "ininbiou" horrekin.
Nere ustez be ez da mendebaldeko kontua bakarrik, orokorra da, baiña EGLU-n
jartzen dau "mendebaldeko zenbait hiztunek" bakarrik erabiltzen dabela.
aintzane
Xabier Mendiguren <[EMAIL PROTECTED]> escribió: Eskerrik asko kontatzeagatik.
Nik uste gipuzkera eta bizkaiera osoa hartzen dituela "egin egin behar
dugu" moldeak; Iparraldea argi eta garbi ez, eta nafarreraren zati bat,
ez dakit nondik hasita. Beraz, ez gaitezen hain bakarrik sentitu,
Amatiño. Bestela, ondorioa atera beharko genuke Eibar eta Goierrin
bakarrik egiten dela euskara normal antxekoa. (Arazoa, kasu honetan,
forma osoak ez dakarkiola gogora euskaldun arruntari berak laburdura
eta guzti ahoskatuko lukeena)
Oraintxe etorri zait burura, gure lankide eta arduradun Joseba Jaka
zenaren esaldi gogokoenetakoa, bere laneko filosofia eta bizitzako leit
motiv bihurtu zuena; bere hitzetan esanda: Iñ in behar da!
x.
El 29/05/2007, a las 11:46, Amatiño escribió:
> Oro har arrazoi osoa duk. Baina, zenbait ñabardura egitekotan:
>
> 1. Harrigarri iruditu arren, gipuzkoarrek (Donostia inguruko jende
> alfabetatuak) esaten ziguten egin bikoitz hori "bizkaitarren kontuak"
> zirela, eta Bizkaian, ostera, gipuzkeria baino ez zala. Eta "gu"
> (alegia ni)
> erdian.
>
> Adibide modura, Durangoko ekitaldi batean hainbat metro karratutako
> "egin
> egin" jartzen ari zirela, telefonoz deitu zidaten goizean goizo ondo
> ete
> zegoen galdezka. Eta galdegileak euskaldun normal-normalak zittuan. Eta
> jarri ostean zenbaitek aipatu zian "Amatiñoren gauzak" zirela.
>
> 2. Bestalde, "egin egin behar dugu" eta "egin behar dugu" elkarrekin
> aritu
> izan dituk, espazio eta ekonomia arrazoiak tarteko beti laburtzeko
> joera
> nagusitu arren, mitinetako atrilletan esate baterako.
>
> 3. Adibideetako bat hemen duk, hauteskundeen ondoko eskertzan:
> http://www.eaj-pnv.com/eu/home.asp eta http://www.eginbehardugu.com/
> Testuak "egin egin behar dugu" esaten amaitzen dik baina ilustrazioak,
> aldiz, "egin behar dugu".
>
> 4. Nik, eibartar naizen aldetik, ez zeukat batere dudarik "egin egin
> behar
> dugu" behar lukeela. Baina onartu ere onartu beharra zegok
> www.egineginbehardugu.com arraro samarra geratzen zela.
>
> Amatiño
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: [EMAIL PROTECTED]
> [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Xabier
> Mendiguren
> Enviado el: martes, 29 de mayo de 2007 9:13
> Para: Eibartarrak zerrenda
> Asunto: [eibar] eslogan bati buruz
>
> Honetaz dakienik egongo da hemen, eta galdera botatzera noa. (Aurretik
> neukan buruan, baina ez nion kritika politikoaren itxurarik eman nahi,
> euskararen kalitatea eta komunikagarritasuna dira kasu honetan nire
> kezkak).
>
> EAJren kanpainako leloaz ari naiz: "egin behar dugu".
>
> Amets egin ez badut, uste dut aurrekanpainan, hasiera-hasieran, "egin
> egin
> behar dugu" zela. Hizkuntza natural samar egiten duen batentzat askoz
> ere
> egokiagoa eta txukunagoa ("eiñinbehardeu, eininbiu" edo antzeko zeozer
> ahoskatuta, euskalkien arabera). Eta mezu zuzenagoa, hitzetatik harago
> egitearen premia eta garrantzia azpimarratzen dituena. Gero, berriz,
> "egin"
> bat kendu zitzaion leloari, indarrez geza eta zuzentasunez erdipurdiko
> bihurtuz; jatorrizkoa, euskara ortopediko edo epidermiko samarra
> duenarentzat (asko eta askorentzat, beraz) arrotza, zaila, artifiziala
> gertatzen zelako akaso?
>
> Indiskrezioa ez bada, gustura jakingo nuke erabaki horren nondik
> norakoa.
>
> xme
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
---------------------------------
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]