Honetaz dakienik egongo da hemen, eta galdera botatzera noa. (Aurretik
neukan buruan, baina ez nion kritika politikoaren itxurarik eman nahi,
euskararen kalitatea eta komunikagarritasuna dira kasu honetan nire
kezkak).
EAJren kanpainako leloaz ari naiz: "egin behar dugu".
Amets egin ez badut, uste dut aurrekanpainan, hasiera-hasieran, "egin
egin behar dugu" zela. Hizkuntza natural samar egiten duen batentzat
askoz ere egokiagoa eta txukunagoa ("eiñinbehardeu, eininbiu" edo
antzeko zeozer ahoskatuta, euskalkien arabera). Eta mezu zuzenagoa,
hitzetatik harago egitearen premia eta garrantzia azpimarratzen
dituena. Gero, berriz, "egin" bat kendu zitzaion leloari, indarrez geza
eta zuzentasunez erdipurdiko bihurtuz; jatorrizkoa, euskara ortopediko
edo epidermiko samarra duenarentzat (asko eta askorentzat, beraz)
arrotza, zaila, artifiziala gertatzen zelako akaso?
Indiskrezioa ez bada, gustura jakingo nuke erabaki horren nondik
norakoa.
xme
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]