Gaur goizean aurkeztu dugu prentsaurrekoan GASTE gazte elkartea. Gaste...
Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarra. 16 eta 23 urte bitarteko 70 gazte
elkartu gara jaiei eskua indarrez sartzeko asmotan. Ikusiko dugu nola
funtzionatzen duen, baina momentuz lau komisio edo lantalde handi egin
ditugu eta martxa onean doa asuntua. 100 dendari eta tabernari baino
gehiagoren laguntza jaso dugu dagoeneko eta Udalak ere lagunduko digu.

Ekainaren 23an 12etan elkartuko gara Untzagan eta kalejiran jeitsiko gara
Urkizura. Bertan txorizoa banatuko dugu (danok zaudete gonbidatuta noski).
Dultzaineroei ongietorria eman, eta txupinazoan txanpanada egingo dugu.
Bazkalostean aurreko bi urteotan moduan koadrilen arteko jokoak... eta
Eibarren partidua badago, ba denok Ipuruara. Zezen Plazara bidean ura botako
digute etxeetatik (eskutitzak buzoiratuko ditugu). Rekorridoa tagzanian:
http://www.tagzania.com/route/45876

Ekainaren 24an ekitaldi berriak Urkizuko parkean. Eusko Label eta Oberena
harategiarekin elkarlanean txahal bat erreko dugu (1300 pintxo). Horrez gain
umeentzako tailerrak ere egongo dira eta agian txakoli dastaketa ere.
Untzagatik Urkizura kalejira trikitilariekin... eta abar. Etorri eta erosi
pintxoak, "GASTE usted aqui su dinero!".

Ekainaren 25ean Untzagan Marmitako Lehiaketa, eta bazakaldu ondoren
(bakoitzak bere janaria eramanda) irrintzi eta txiste lehiaketa eta
karaokea.

Guzti honez gainera... furgoneta bat izango dugu megafoniaz kaleak
alaitzeko, kalejirak egiteko eta "abituaiamientoa" eta panplinadak
eramateko:

8000 pegatina, 500 abaniko, 500 txapa, esku-programak, karameloak,
kamisetak, konfetiak... eta abar eta abar. Doako opariak noski. Opari
potoloagoak lortzerik ere baduzue, adibidez Alfa produktu sorta
(aspiragailua, josteko makina eta batidora) ala bi pertsonarentzako afaria
Kantabria jatetxean... horretarako rifa erostea besterik ez duzue, 1€ baino
ez!

Bloga egin du Andoni Azkarate informatikoetako batek:
http://www.blogak.com/gaste uste dut Malen Ulazia zerrendakide galduak (?)
elikatuko duela.

Hemendik sanjuanak bitartean nahiko gerra emango dugu prentsan,
karteletan... ez baikara gutxirekin konformatzen. Badakizue, gaste gara
gazte, ta ez gaude konforme...
j.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to