Komentatuko diet ideia izan zutenei. Elkartea goitik behera prestatu genuen
izenik gabe. Bi kidek proposamena egin eta beste guztiok aho batez onartu
genuen. Komentatuko dugu halere, eskerrik asko.
j.

El día 8/06/07, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]> escribió:

Zorionak Josu,

Ez zaidana batere gustatu izena da: "GASTE". Nahikoa zeneukaten
Suspertzeko izan ordez Zabaltzeko jartzearekin, eta horrela GAZTE
izango zinateke.

Gari

On 6/7/07, Josu Mendicute <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
> Gaur goizean aurkeztu dugu prentsaurrekoan GASTE gazte elkartea.
Gaste...
> Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarra. 16 eta 23 urte bitarteko 70
gazte
> elkartu gara jaiei eskua indarrez sartzeko asmotan. Ikusiko dugu nola
> funtzionatzen duen, baina momentuz lau komisio edo lantalde handi egin
> ditugu eta martxa onean doa asuntua. 100 dendari eta tabernari baino
> gehiagoren laguntza jaso dugu dagoeneko eta Udalak ere lagunduko digu.
>
> Ekainaren 23an 12etan elkartuko gara Untzagan eta kalejiran jeitsiko
gara
> Urkizura. Bertan txorizoa banatuko dugu (danok zaudete gonbidatuta
noski).
> Dultzaineroei ongietorria eman, eta txupinazoan txanpanada egingo dugu.
> Bazkalostean aurreko bi urteotan moduan koadrilen arteko jokoak... eta
> Eibarren partidua badago, ba denok Ipuruara. Zezen Plazara bidean ura
botako
> digute etxeetatik (eskutitzak buzoiratuko ditugu). Rekorridoa tagzanian:
> http://www.tagzania.com/route/45876
>
> Ekainaren 24an ekitaldi berriak Urkizuko parkean. Eusko Label eta
Oberena
> harategiarekin elkarlanean txahal bat erreko dugu (1300 pintxo). Horrez
gain
> umeentzako tailerrak ere egongo dira eta agian txakoli dastaketa ere.
> Untzagatik Urkizura kalejira trikitilariekin... eta abar. Etorri eta
erosi
> pintxoak, "GASTE usted aqui su dinero!".
>
> Ekainaren 25ean Untzagan Marmitako Lehiaketa, eta bazakaldu ondoren
> (bakoitzak bere janaria eramanda) irrintzi eta txiste lehiaketa eta
> karaokea.
>
> Guzti honez gainera... furgoneta bat izango dugu megafoniaz kaleak
> alaitzeko, kalejirak egiteko eta "abituaiamientoa" eta panplinadak
> eramateko:
>
>  8000 pegatina, 500 abaniko, 500 txapa, esku-programak, karameloak,
> kamisetak, konfetiak... eta abar eta abar. Doako opariak noski. Opari
> potoloagoak lortzerik ere baduzue, adibidez Alfa produktu sorta
> (aspiragailua, josteko makina eta batidora) ala bi pertsonarentzako
afaria
> Kantabria jatetxean... horretarako rifa erostea besterik ez duzue, 1€
baino
> ez!
>
> Bloga egin du Andoni Azkarate informatikoetako batek:
> http://www.blogak.com/gaste uste dut Malen Ulazia zerrendakide galduak
(?)
> elikatuko duela.
>
> Hemendik sanjuanak bitartean nahiko gerra emango dugu prentsan,
> karteletan... ez baikara gutxirekin konformatzen. Badakizue, gaste gara
> gazte, ta ez gaude konforme...
> j.
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to