Zorionak Josu, Ez zaidana batere gustatu izena da: "GASTE". Nahikoa zeneukaten Suspertzeko izan ordez Zabaltzeko jartzearekin, eta horrela GAZTE izango zinateke.
Gari On 6/7/07, Josu Mendicute <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > Gaur goizean aurkeztu dugu prentsaurrekoan GASTE gazte elkartea. Gaste... > Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarra. 16 eta 23 urte bitarteko 70 gazte > elkartu gara jaiei eskua indarrez sartzeko asmotan. Ikusiko dugu nola > funtzionatzen duen, baina momentuz lau komisio edo lantalde handi egin > ditugu eta martxa onean doa asuntua. 100 dendari eta tabernari baino > gehiagoren laguntza jaso dugu dagoeneko eta Udalak ere lagunduko digu. > > Ekainaren 23an 12etan elkartuko gara Untzagan eta kalejiran jeitsiko gara > Urkizura. Bertan txorizoa banatuko dugu (danok zaudete gonbidatuta noski). > Dultzaineroei ongietorria eman, eta txupinazoan txanpanada egingo dugu. > Bazkalostean aurreko bi urteotan moduan koadrilen arteko jokoak... eta > Eibarren partidua badago, ba denok Ipuruara. Zezen Plazara bidean ura botako > digute etxeetatik (eskutitzak buzoiratuko ditugu). Rekorridoa tagzanian: > http://www.tagzania.com/route/45876 > > Ekainaren 24an ekitaldi berriak Urkizuko parkean. Eusko Label eta Oberena > harategiarekin elkarlanean txahal bat erreko dugu (1300 pintxo). Horrez gain > umeentzako tailerrak ere egongo dira eta agian txakoli dastaketa ere. > Untzagatik Urkizura kalejira trikitilariekin... eta abar. Etorri eta erosi > pintxoak, "GASTE usted aqui su dinero!". > > Ekainaren 25ean Untzagan Marmitako Lehiaketa, eta bazakaldu ondoren > (bakoitzak bere janaria eramanda) irrintzi eta txiste lehiaketa eta > karaokea. > > Guzti honez gainera... furgoneta bat izango dugu megafoniaz kaleak > alaitzeko, kalejirak egiteko eta "abituaiamientoa" eta panplinadak > eramateko: > > 8000 pegatina, 500 abaniko, 500 txapa, esku-programak, karameloak, > kamisetak, konfetiak... eta abar eta abar. Doako opariak noski. Opari > potoloagoak lortzerik ere baduzue, adibidez Alfa produktu sorta > (aspiragailua, josteko makina eta batidora) ala bi pertsonarentzako afaria > Kantabria jatetxean... horretarako rifa erostea besterik ez duzue, 1€ baino > ez! > > Bloga egin du Andoni Azkarate informatikoetako batek: > http://www.blogak.com/gaste uste dut Malen Ulazia zerrendakide galduak (?) > elikatuko duela. > > Hemendik sanjuanak bitartean nahiko gerra emango dugu prentsan, > karteletan... ez baikara gutxirekin konformatzen. Badakizue, gaste gara > gazte, ta ez gaude konforme... > j. > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
