Azken hamabost egunetan pare bat bidarretan izan dot Deia eskutartean.
Nabarmena da izandako aldaketa. Bere estetika, eta edukia, Diario de
Noticiasera hurreratu da. Eta pozten nau.
Nire gustorako Deiak estetika, tipografia, KRIMINALA zakan. Oin askoz
txukunagoa da. Irabazi dogu behintzat horretan.
Horren atzetik seguru askoz gauza inportanteagoak dagozala, jabegoa ez
dakit ez ete dan aldatu azken urteotan (PNVko militante batzuk izatetik
enpresari talde batera?), idazleen nomina (Amatiñori baja emon detse?),
ideologixa aldatu dau? ...
Batzuei ez omen jake gustatu aldaketia, agian PNVko sektore itxienari,
baina nire ustez onerako izan da. Lehenago egin behar zittuen halako aldaketak.
Jesus zelako kapazidade gutxi izan daben periodiku horrek berritzeko,
egokitzeko!
Oraindik argi ibili beharko da Deia gorako bidia hartu gura badau, aurretik
dakan biharra ez da erraza. Baina, nire ustez, pausu zuzena emon dau.
Ima._______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]