Ieepa!
Noizipeiñian Trunboik bialtzen destaz halako berba arraruak esanguria
jakin nahiz. Amari entzundakua, eta amak bere amagandik jasotakua:
"Hari be etorriko jakon kania ohe burura"
Zer ete dan zorixoneko "kania" hori. Azkuek badakar: [*Kania* (git),
gallina, /poule/]. Beste iñungo hiztegittan ez dot ezer topau. Baiña
hatan eta honetan, hara nun "Matraillako" irratixan menuan ikusten
doten: "Kania de Espania". Zuek, Matraillakokuok, badakazue ezer
argitzerik berba horren gaiñian?
Bide batez, "Lamaiko operia" superprodukziñua ondo eh! Sekulako lana
egin dozue. Entonaziño batzuk gora behera, primeran dago.
Txalo zueri!
Ondo izan.
Serafin
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]