Dani
Lorea,
Zuregandik banatu naute, maitea. Indarrez atera behar izan naute etxetik, arrastaka, zure garrasien artean zakur jende horri kontra eginez nere gihar guztiak lehertzeko zorian tenkatuta. Gehiegi ziren. Eskumuturrak lotu dizkidate, furgona barruko katera oinak, ahoa esparatrapu batez estali. Ezin ihes egin ordea etxetik jaurtiki dituzun oihu erdiragarriei, errepidean aurrera eginda ere buruan iltzatuta geratu direnak. Jaso dudan edozein ostia baino mila aldiz deuseztagarriagoa. Mugiezin, ezindurik, indarge, bizitzan lehenengo aldiz negarrari eman diot. «Egizu negar orain, putaseme hori!» bota dit zakurretako batek. Han bertan txikituko nukeen. Mingain zikina ebaki eta lepoa zulatu odolusten ikusteko. Zer egin dut, maitea? Zure albora bueltatzerik banu! Besterik ez darabilt gogoan. Nola egongo ote zara ni gabe! Bakarrik, munduan barkarrik egotea zer den. Giltzaperatu nauten kaka-zulo honetatik diotsut. Kamaina koipean eserita, horma gris lohiz atrapatuta, ate ilun herdoila, astuna, gaindiezina. Zure azaletik are gehiago urrutiratzen nauena.
Lasai egon baina, maitea. Kolpe gaizto ugari jasotakoak gara eta honetatik ere irteten asmatuko dugu. Dena beti amestu bezalakoa izango da, ziur egon. Guztia gaizki-ulertua izan dela onartu beharko dute eta aske utziko. Ezingo dute ezer gure maitasunaren kontra, maitea.
Gerritik helduko zaitut, besoekin nire kontra estutuko, nire emakumearen usaina arnastuko dut, hatzamarrak ile leunaren artetik irristatuko, ezpainak gozatuko. Nigan sinistu behar duzu, maitea. Zure amari ez kasurik egin. Beti nire kontra erabili zaitu. Ez du gure maitasuna konprenitzen eta ez du egingo. Ez, ez zaitut gehiago ikutuko, maitea. Ubelduak neronek dizkizut zainduko. Laban zauriak itxiko. Ez dira ezer, ikusiko duzu. Behar nauzu, nere maitea.
A.
Acepta el reto MSN Premium: incluye Antivirus y Firewall de McAffee. Descárgalo y pruébalo 2 meses gratis.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
