Asko gustau jata, benetan. Behin irakurri, berriro be...ta nekatu ez
Zorionak!
2007/6/21, Martxel Astarloa <[EMAIL PROTECTED]>:
Leirek esan bezela Villabonako amodiozko gutunen 2. sarixa emon deste.
Irakurtzia nahi dabenandako hor beian daka. Eritzixak gustora jasoko
nitxun.
On eiñ!
Dani
Lorea,
Zuregandik banatu naute, maitea. Indarrez atera behar izan naute etxetik,
arrastaka, zure garrasien artean zakur jende horri kontra eginez nere gihar
guztiak lehertzeko zorian tenkatuta. Gehiegi ziren. Eskumuturrak lotu
dizkidate, furgona barruko katera oinak, ahoa esparatrapu batez estali. Ezin
ihes egin ordea etxetik jaurtiki dituzun oihu erdiragarriei, errepidean
aurrera eginda ere buruan iltzatuta geratu direnak. Jaso dudan edozein ostia
baino mila aldiz deuseztagarriagoa. Mugiezin, ezindurik, indarge, bizitzan
lehenengo aldiz negarrari eman diot. «Egizu negar orain, putaseme hori!»
bota dit zakurretako batek. Han bertan txikituko nukeen. Mingain zikina
ebaki eta lepoa zulatu odolusten ikusteko. Zer egin dut, maitea? Zure albora
bueltatzerik banu! Besterik ez darabilt gogoan. Nola egongo ote zara ni
gabe! Bakarrik, munduan barkarrik egotea zer den. Giltzaperatu nauten
kaka-zulo honetatik diotsut. Kamaina koipean eserita, horma gris lohiz
atrapatuta, ate ilun herdoila, astuna, gaindiezina. Zure azaletik are
gehiago urrutiratzen nauena.
Lasai egon baina, maitea. Kolpe gaizto ugari jasotakoak gara eta honetatik
ere irteten asmatuko dugu. Dena beti amestu bezalakoa izango da, ziur egon.
Guztia gaizki-ulertua izan dela onartu beharko dute eta aske utziko. Ezingo
dute ezer gure maitasunaren kontra, maitea.
Gerritik helduko zaitut, besoekin nire kontra estutuko, nire emakumearen
usaina arnastuko dut, hatzamarrak ile leunaren artetik irristatuko, ezpainak
gozatuko. Nigan sinistu behar duzu, maitea. Zure amari ez kasurik egin. Beti
nire kontra erabili zaitu. Ez du gure maitasuna konprenitzen eta ez du
egingo. Ez, ez zaitut gehiago ikutuko, maitea. Ubelduak neronek dizkizut
zainduko. Laban zauriak itxiko. Ez dira ezer, ikusiko duzu. Behar nauzu,
nere maitea.
A.
------------------------------
Acepta el reto MSN Premium: incluye Antivirus y Firewall de McAffee. Descárgalo
y pruébalo 2 meses gratis. <http://g.msn.com/8HMBESES/2731??PS=47575>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]