Neri oso-oso jebixa pentsau jatan. Gustau jata, baiña barruak bueltia egin zestan! Higoin puntu bat be setidu neban Deskalifikau ez zaittuenian....hori ez da-eta maittasuna leire
2007/6/21, haritz iriondo alberdi <[EMAIL PROTECTED]>:
Asko gustau jata, benetan. Behin irakurri, berriro be...ta nekatu ez Zorionak! 2007/6/21, Martxel Astarloa <[EMAIL PROTECTED]>: > > Leirek esan bezela Villabonako amodiozko gutunen 2. sarixa emon deste. > Irakurtzia nahi dabenandako hor beian daka. Eritzixak gustora jasoko > nitxun. > On eiñ! > Dani > > > > > > > > Lorea, > > > > Zuregandik banatu naute, maitea. Indarrez atera behar izan naute > etxetik, arrastaka, zure garrasien artean zakur jende horri kontra eginez > nere gihar guztiak lehertzeko zorian tenkatuta. Gehiegi ziren. Eskumuturrak > lotu dizkidate, furgona barruko katera oinak, ahoa esparatrapu batez estali. > Ezin ihes egin ordea etxetik jaurtiki dituzun oihu erdiragarriei, errepidean > aurrera eginda ere buruan iltzatuta geratu direnak. Jaso dudan edozein ostia > baino mila aldiz deuseztagarriagoa. Mugiezin, ezindurik, indarge, bizitzan > lehenengo aldiz negarrari eman diot. «Egizu negar orain, putaseme hori!» > bota dit zakurretako batek. Han bertan txikituko nukeen. Mingain zikina > ebaki eta lepoa zulatu odolusten ikusteko. Zer egin dut, maitea? Zure albora > bueltatzerik banu! Besterik ez darabilt gogoan. Nola egongo ote zara ni > gabe! Bakarrik, munduan barkarrik egotea zer den. Giltzaperatu nauten > kaka-zulo honetatik diotsut. Kamaina koipean eserita, horma gris lohiz > atrapatuta, ate ilun herdoila, astuna, gaindiezina. Zure azaletik are > gehiago urrutiratzen nauena. > > Lasai egon baina, maitea. Kolpe gaizto ugari jasotakoak gara eta > honetatik ere irteten asmatuko dugu. Dena beti amestu bezalakoa izango da, > ziur egon. Guztia gaizki-ulertua izan dela onartu beharko dute eta aske > utziko. Ezingo dute ezer gure maitasunaren kontra, maitea. > > Gerritik helduko zaitut, besoekin nire kontra estutuko, nire emakumearen > usaina arnastuko dut, hatzamarrak ile leunaren artetik irristatuko, ezpainak > gozatuko. Nigan sinistu behar duzu, maitea. Zure amari ez kasurik egin. Beti > nire kontra erabili zaitu. Ez du gure maitasuna konprenitzen eta ez du > egingo. Ez, ez zaitut gehiago ikutuko, maitea. Ubelduak neronek dizkizut > zainduko. Laban zauriak itxiko. Ez dira ezer, ikusiko duzu. Behar nauzu, > nere maitea. > > > > A. > > ------------------------------ > Acepta el reto MSN Premium: incluye Antivirus y Firewall de McAffee. Descárgalo > y pruébalo 2 meses gratis. <http://g.msn.com/8HMBESES/2731??PS=47575> > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
