Hazparneko harria
Erromatarren denboran xixelkatua izana, elizako murruan emana da orai.
Harri hori hatxeman zuten , aldare zaharreko zimenduetan,1665an, elizan
obrak zirelarik.
Duela kasik 2000 urte, tokiko jainkoaren ohoretan egina izana zen, berak
latinez erraten daukun bezela. Beraz, duela 2000 urteko Hazpandarren
fedearen eta oraikoenaren arteko lotura egiten du. Noizbeit, aldarearen
barnean sartu zutelarik, horrelako zerbeit senditu zuketen. Bestenaz hautsi
eta firrindika botako zuten.
Hatxeman zutelarik ere, duela 335 urte, ez ziren tronpatu : aldare
aintzinean berean eman zuten murruan finkaturik, aldarearen eskuinean. Eta
geroztik beti elizan egon da, batean sankristiako ximinei gainean, gero
kalustrapean eta orai beraz, Karkana plazarat ematen duen murruan.
Gaurko eliza, honen aintzinekoak bezela (oraikoa 1885koa da), duela 2000
urteko Hazpandarren otoitz leku berean dela erran diteke.
Azken ohar bat : harri horrek aipatzen du Novempopulania; 9 populuen
herrialdea (Baztan, Iparralde, Biarno, Bigorra, Comminges, Armagnac,
Akitania eta beste, Garona hegoalde guzia, hots, orduan euskara mintzo zen
eremua). Joan den egunean ikusi dut Auch-eko meza liburu zahar bat. Lehen
orrialdean ekartzen zuen Auch-eko artxapezpikuaren baimena, xehetasun
honekin : "archiepiscopus Novempopulaniae et utriusque Navarrorum ,
Novempopulania eta bi Nabarretako artxapezpikua : "bi Nabarrak", zeren eta
Baionako diosesan zen Baztanetik Donostiarateko lurraldea, Sossiondo
Azkaindar apezpikuaren denbora arte.
Batinakono bigarren kontzilio ondoan baizik ez du galdu "Novempopulaniako
artxapezkiku " titulua Auch (edo "latinez" Iliberri-ko) artxapezpikuak.
Norbeitek gehiago jakin nahi balu gai hontaz ikus :
Dubarrat. Recherches sur le ville et l'église de Bayonne, II. tomoa (189-364
orrialdeetan)
Xipri Arbelbide apeza
_____
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Amatiño
Enviado el: viernes, 06 de julio de 2007 10:07
Para: 'Eibartarrak zerrenda'
Asunto: Re: [eibar] Hazparneko harria
Eta zein don Plaentxiako harrixa?
Amatiño
------------------------------------
Nik ez juat Hazparneko harrixa ezagutzen, baiña bai Plaentxiakua.
leire
El día 5/07/07, Amatiño <[EMAIL PROTECTED] <mailto:[EMAIL PROTECTED]> >
escribió:
Zuetako zenbatek entzun jok/jon iñoiz "Hazparneko harria"n barri?
Nik aitortu behar juat/jonat ez nekixala bapez oin dala pare bat egun arte.
Amatiño
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]