Hazparneko Harria lehenengoz aipatu huenean ez ninduan konturatu.
Xiprik berak liburuxka bat atera zian Durangoko Azokan, "Barrabasen
ebanjelioa" ("Da Vinci Code"ren estiloan-edo), harri horren indusketan
aurkituriko eskuizkribu bat balitz legez.
Literatura aldetik ez dik balio berezirik, baina Xiprik ohi duen
bezalako giharra eta piperra eransten zizkiok testuari.
Liburuxka hori ez duk erraza izango topatzen, autoedizioa zen aldetik,
baina inork interes handia balu, nik bazeukaat ale bat etxean.
x.
(Leire: hemen toka jardun jonat, Amatiñok idatzitakoari erantzunez
nenbilelako)
El 06/07/2007, a las 10:10, Amatiño escribió:
Hazparneko harria
Erromatarren denboran xixelkatua izana, elizako murruan emana da orai.
Harri hori hatxeman zuten , aldare zaharreko zimenduetan,1665an,
elizan obrak zirelarik.
Duela kasik 2000 urte, tokiko jainkoaren ohoretan egina izana zen,
berak latinez erraten daukun bezela. Beraz, duela 2000 urteko
Hazpandarren fedearen eta oraikoenaren arteko lotura egiten du.
Noizbeit, aldarearen barnean sartu zutelarik, horrelako zerbeit
senditu zuketen. Bestenaz hautsi eta firrindika botako zuten.
Hatxeman zutelarik ere, duela 335 urte, ez ziren tronpatu : aldare
aintzinean berean eman zuten murruan finkaturik, aldarearen eskuinean.
Eta geroztik beti elizan egon da, batean sankristiako ximinei gainean,
gero kalustrapean eta orai beraz, Karkana plazarat ematen duen
murruan.
Gaurko eliza, honen aintzinekoak bezela (oraikoa 1885koa da), duela
2000 urteko Hazpandarren otoitz leku berean dela erran diteke.
Azken ohar bat : harri horrek aipatzen du Novempopulania; 9 populuen
herrialdea (Baztan, Iparralde, Biarno, Bigorra, Comminges, Armagnac,
Akitania eta beste, Garona hegoalde guzia, hots, orduan euskara mintzo
zen eremua). Joan den egunean ikusi dut Auch-eko meza liburu zahar
bat. Lehen orrialdean ekartzen zuen Auch-eko artxapezpikuaren baimena,
xehetasun honekin : "archiepiscopus Novempopulaniae et utriusque
Navarrorum" , Novempopulania eta bi Nabarretako artxapezpikua : "bi
Nabarrak", zeren eta Baionako diosesan zen Baztanetik Donostiarateko
lurraldea, Sossiondo Azkaindar apezpikuaren denbora arte.
Batinakono bigarren kontzilio ondoan baizik ez du galdu
"Novempopulaniako artxapezkiku " titulua Auch (edo "latinez"
Iliberri-ko) artxapezpikuak.
Norbeitek gehiago jakin nahi balu gai hontaz ikus :
Dubarrat. Recherches sur le ville et l'église de Bayonne, II. tomoa
(189-364 orrialdeetan)
Xipri Arbelbide apeza
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Amatiño
Enviado el: viernes, 06 de julio de 2007 10:07
Para: 'Eibartarrak zerrenda'
Asunto: Re: [eibar] Hazparneko harria
Eta zein don Plaentxiako harrixa?
Amatiño
------------------------------------
Nik ez juat Hazparneko harrixa ezagutzen, baiña bai Plaentxiakua.
leire
El día 5/07/07, Amatiño <[EMAIL PROTECTED] > escribió: Zuetako
zenbatek entzun jok/jon iñoiz "Hazparneko harria"n barri?
Nik aitortu behar juat/jonat ez nekixala bapez oin dala pare bat egun
arte.
Amatiño
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
<ATT00151.txt><ATT861050.txt>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]