Ez. Balioa ez zegok literaturan, historian baizik.
http://www.ville-hasparren.fr/site/decouvrir_hasparren/histoire.htm
 
http://www.euskaldunak.info/euskararenhistoria/?p=43
 
http://eu.wikipedia.org/wiki/Novenpopulania
 
Bertan izango nauk igandean, nere jefeak joan behar dik eta.
 
Amatiño

 ------------------------------------------- 


Hazparneko Harria lehenengoz aipatu huenean ez ninduan konturatu.

Xiprik berak liburuxka bat atera zian Durangoko Azokan, "Barrabasen
ebanjelioa" ("Da Vinci Code"ren estiloan-edo), harri horren indusketan
aurkituriko eskuizkribu bat balitz legez.

Literatura aldetik ez dik balio berezirik, baina Xiprik ohi duen bezalako
giharra eta piperra eransten zizkiok testuari. 

Liburuxka hori ez duk erraza izango topatzen, autoedizioa zen aldetik, baina
inork interes handia balu, nik bazeukaat ale bat etxean.

x. 

(Leire: hemen toka jardun jonat, Amatiñok idatzitakoari erantzunez
nenbilelako)


El 06/07/2007, a las 10:10, Amatiño escribió:



Hazparneko harria



Erromatarren denboran xixelkatua izana, elizako murruan emana da orai. 

Harri hori hatxeman zuten , aldare zaharreko zimenduetan,1665an, elizan
obrak zirelarik.

Duela kasik 2000 urte, tokiko jainkoaren ohoretan egina izana zen, berak
latinez erraten daukun bezela. Beraz, duela 2000 urteko Hazpandarren
fedearen eta oraikoenaren arteko lotura egiten du. Noizbeit, aldarearen
barnean sartu zutelarik, horrelako zerbeit senditu zuketen. Bestenaz hautsi
eta firrindika botako zuten.

Hatxeman zutelarik ere, duela 335 urte, ez ziren tronpatu : aldare
aintzinean berean eman zuten murruan finkaturik, aldarearen eskuinean. Eta
geroztik beti elizan egon da, batean sankristiako ximinei gainean, gero
kalustrapean eta orai beraz, Karkana plazarat ematen duen murruan.

Gaurko eliza, honen aintzinekoak bezela (oraikoa 1885koa da), duela 2000
urteko Hazpandarren otoitz leku berean dela erran diteke.

Azken ohar bat : harri horrek aipatzen du Novempopulania; 9 populuen
herrialdea (Baztan, Iparralde, Biarno, Bigorra, Comminges, Armagnac,
Akitania eta beste, Garona hegoalde guzia, hots, orduan euskara mintzo zen
eremua). Joan den egunean ikusi dut Auch-eko meza liburu zahar bat. Lehen
orrialdean ekartzen zuen Auch-eko artxapezpikuaren baimena, xehetasun
honekin : "archiepiscopus Novempopulaniae et utriusque Navarrorum" ,
Novempopulania eta bi Nabarretako artxapezpikua : "bi Nabarrak", zeren eta
Baionako diosesan zen Baztanetik Donostiarateko lurraldea, Sossiondo
Azkaindar apezpikuaren denbora arte.

Batinakono bigarren kontzilio ondoan baizik ez du galdu "Novempopulaniako
artxapezkiku " titulua Auch (edo "latinez" Iliberri-ko) artxapezpikuak.

Norbeitek gehiago jakin nahi balu gai hontaz ikus :
Dubarrat. Recherches sur le ville et l'église de Bayonne, II. tomoa (189-364
orrialdeetan)

Xipri Arbelbide apeza

De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Amatiño
Enviado el: viernes, 06 de julio de 2007 10:07
Para: 'Eibartarrak zerrenda'
Asunto: Re: [eibar] Hazparneko harria

Eta zein don Plaentxiako harrixa?
Amatiño

 ------------------------------------ 
Nik ez juat Hazparneko harrixa ezagutzen, baiña bai Plaentxiakua.
leire


El día 5/07/07, Amatiño <[EMAIL PROTECTED] > escribió: Zuetako zenbatek
entzun jok/jon iñoiz "Hazparneko harria"n barri?



Nik aitortu behar juat/jonat ez nekixala bapez oin dala pare bat egun arte.
 
Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


<ATT00151.txt><ATT861050.txt>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to