Zertan ziren antzeko Akitaniako Nora erregina, Madame Pompadour markesa eta 
Marilyn Monroe aktoresa? Ba… arriskutsuak izan omen ziren. Bai, arriskutsuak.  
Baina arriskutsuak...  zertan? Gerran, modan ala ohean?  Ez, ez, irakurtzen 
besterik ez.

 

“Las mujeres, que leen, son peligrosas” (Stefan Bollman, 2007) liburuak Erdi 
Arotik hona mendebaldeko arte-erretratuetan irakurtzen azaltzen diren emakumeak 
aztertzen ditu eta azken bostehun urteotan emakumeen irakurzaletasunak izan 
duen nondik norakoaren berri eman. 

 

Luis Vives espainiar humanistak (?) aholku zehatza eman zien bere garaiko aitei 
eta senarrei, euren alaben eta emazteen irakurgaiak kontrolatu zitzaten: “Las 
mujeres no deben seguir su propio juicio… dado que tienen poco”. Geroztik bide 
luzea egin dute emakumeek, gaur egungo irakurleen %80 andrazkoak dira-eta. 
Orain edozein irakaslek daki neskatoek mutikoek baino gehiago irakurtzen dutela 
eta neskeei mutilei baino gehiago interesatzen zaizkiela besteen historiak.

 

Ilustrazioaren menderarte, ordea, irakurketaren helburua ikastea edo 
informatzea zen,  ez plazerra. Eta, harrigarri iruditu arren, irakurketa ez da 
beti isilean egin izan, ingurukoei ere kontatze aldera moduan baino. Hau guztia 
gutxi bailitzan, ohean irakurtzeko aztura emakumeak asmatu omen zuen. 
Horretara... emakumea, isilpeko irakurgaiak, plazerra, ohea… XVIII. mendeko 
gizarteak mortalak eta bi eztabaidatu behar izan zituen inork kontrolatubako 
emakume irakurzaleen moralaz.

 

Gaur eta hemen, irakurtzen duten emakumeak arriskutsuak al dira? Behar bada, 
bai. Baina, ni behintzat, batere irakurtzen ez dutenek gehiago beldurtzen 
naute, emakumeak nahiz gizonezkoak izan.

 

Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to