Asko gustau jatak artikulua, Amatiño.
Heuria irakorritta burura etorri jatak Compostelan oin 6 bat urte ikusittako
argazki-erakusketia. fotaografo famoso batena zuan, ni ointxe ez juat bere
izena gogoratezn. Afganistango umien edota errefugixauen erretratuak
zittuazen. Gogorra eta edarra. Baiña atenziñua gehixen neskatillen
erretratuak emon zeskuazen: ixa danak liburua (edo kuadernillo) bat eskuan
agertzen zittuazen, harro.
Debekatutakua berreskuratu barri, harro erakutsi
leire


2007/7/15, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>:

Zertan ziren antzeko Akitaniako Nora erregina, Madame Pompadour markesa
eta Marilyn Monroe aktoresa? Ba… arriskutsuak izan omen ziren. Bai,
arriskutsuak.  Baina arriskutsuak...  zertan? Gerran, modan ala ohean?  Ez,
ez, irakurtzen besterik ez.



"Las mujeres, que leen, son peligrosas" (Stefan Bollman, 2007) liburuak
Erdi Arotik hona mendebaldeko arte-erretratuetan irakurtzen azaltzen diren
emakumeak aztertzen ditu eta azken bostehun urteotan emakumeen
irakurzaletasunak izan duen nondik norakoaren berri eman.



Luis Vives espainiar humanistak (?) aholku zehatza eman zien bere garaiko
aitei eta senarrei, euren alaben eta emazteen irakurgaiak kontrolatu
zitzaten: "Las mujeres no deben seguir su propio juicio… dado que tienen
poco". Geroztik bide luzea egin dute emakumeek, gaur egungo irakurleen %80
andrazkoak dira-eta. Orain edozein irakaslek daki neskatoek mutikoek baino
gehiago irakurtzen dutela eta neskeei mutilei baino gehiago interesatzen
zaizkiela besteen historiak.



Ilustrazioaren menderarte, ordea, irakurketaren helburua ikastea edo
informatzea zen,  ez plazerra. Eta, harrigarri iruditu arren, irakurketa ez
da beti isilean egin izan, ingurukoei ere kontatze aldera moduan baino. Hau
guztia gutxi bailitzan, ohean irakurtzeko aztura emakumeak asmatu omen zuen.
Horretara... emakumea, isilpeko irakurgaiak, plazerra, ohea… XVIII. mendeko
gizarteak mortalak eta bi eztabaidatu behar izan zituen inork kontrolatubako
emakume irakurzaleen moralaz.



Gaur eta hemen, irakurtzen duten emakumeak arriskutsuak al dira? Behar
bada, bai. Baina, ni behintzat, batere irakurtzen ez dutenek gehiago
beldurtzen naute, emakumeak nahiz gizonezkoak izan.



Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to