Ia, Oier A, ahalik eta laburren:

1. Indusketa-lanak hasi eta buka ez egitearen filosofia zabal samar azaldu
duk, nik aurretik (Barandiaran gogoratuz) adierazitakoaren ildo beretsutik.
Beraz, ez zegok batere eztabaidarik.
2. Hala ere zalantzak sortzen zizkidak hire "Barandiaranen garaian
pentsatzen zen denborarekin indusketa teknikak hobetuko zirela" delakoak.
Horrek zer esan nahi dik: A) Orain ez dela horrela pentsatzen? B)
Barandiaran oraingoak baino apalagoa zela? C) Oraingoek uste dutela ondoren
etorriko direnek ez dutela beraiek baino gehiago jakingo?
3. Nik ulertzen diat harrobiak Praileaitzek "jan" behar zuen garaian
indusketa intentsiboa egitea. Baina orain, berriz, harrobiak Praileaitz
sekula ez jatea erabaki ditek. Horretara, zergatik indusketa intentsiboa ez
geratu? 
4. Nik bekatua azaldu diat, ez bekataria. Hik, ordea, Peñalver defenditzeari
ekin diok. Zergatik? 
5. Are gutxiago ulertzen diat Peñalver defenditu beharra, hik heuk dioana
egia baduk: "Peñalverrek jasotako agindua izan zen "lehenbaitlehen buka
zezala". Beraz, badakigu nor den agindua jaso duena baina, nor duk
agintzailea?

Amatiño

------------------------------------------------------



Amatiñok:
> -- Garbi daok be,  Aita Barandiaranen (Joxe Mielek berak neri esanda) 
> eskolako arkeologoak ez dirala seula izan indusketa intensibuan zale 
> baiña euren burua Praileaitzen defenditzaile amorratutzat dauken 
> batzuk oindiño be Praileaitzen indusketa intentsiboan jarraitu gura
dabela.
>   
Indusketa bat egiterakoan normala izaten da aztarnategiaren zati bat industu
gabe uztea. Jakina da aztarnategi bat behin bakarrik industu daitekeela eta
industu ahala suntsitu egiten dela eta berriz izango dela industu.
Praileaitz moduko aztarnategi batean materialak eta sedimentuak milaka
urtetan joan dira pilatzen, eta ur-korronte, sator edo basurde batzuk
gora-behera, aztarnak eroritako tokian geratu dira. Adibidez lokalizazio
zehatza eta estratigrafia oso garrantzitsuak dira harrizko objektuak datatu
ahal izateko. Harriak (Praileiatzen aurkitutako zintzilikarioak adibidez) ez
digu esaten noiz erori zen lurrera, baina harriaren ondoan agertutako polen
eta ikatz pusketen bidez kalkula daitezke urteak.

Barandiaranen garaian pentsatzen zen denborarekin indusketa teknikak
hobetuko zirela eta horregatik aztarnategiaren zati bat gode beharra zegoela
aurrerago, ezagutza gehiagorekin industen jarraitu eta informazio gehiago
eskuratu ahal izateko. Adibidez, azken urteotan bere garaian Barandiaran,
Eguren, Aranzadik eta konpainiak industutako zenbait aztarnategi industen
jarraitu da, eta aurrekoen emaitzak berretsi eta zuzentzeko aukera izan da.
Bestalde, indusketa kanpainak egitean badago lan-jardun bat aztarnategian
bertan egiten dena, lurra altxatu eta materialak jasotzen, eta beste bat
laborategian egiten dena, jasotako material eta aztarnak aztertu eta
ikertzen. Ohikoa izaten da tarte batean indusketak egin eta beste tarte
luzeago batean jasotako materialak aztertzen jardutea berriz ere industen
jarraitu aurretik.

Baina guzti horrek badu salbuespen bat. Aztarnategia suntsitu eta
desagertzera doanean ez dago "gerorako" ezer uzten ibiltzerik. Praileitz
aspaldi katalogatutako aztarnategia zen. Baina urgentziako indusketa hasi
ziren orain sei urte. Zergatik? Harrobiak aztarnategia "jango" 
zuela aurreikusita zegoelako, eta beraz, aztarnategia desagertu aurretik
industeko agindua jaso zuen Peñalverrek. Inork ez zuen espero, ezta Peñalver
eta Aranzadik ere Praileaitzen agertu dena agertuko zenik. 
Rutinazko indusketa bat egitera joan ziren, desagertzera zihoan balizko
aztarnategi bat "hustutzera". Lehengo aztarnak (suarri aztarna pila
sarrerako aretoan, sutegiak, eserlekua,...) agertu zirenean izugarrizko
sorpresa hartu zuen Peñalverrek berak. Ezer gehiago agertu gabe
(zintzilikarioa eta margoen berri ez zuten oraindik) Peñalverrek baloratu
zuen aspaldiko aurkikuntzarik garrantzitsuena zela hura. Ezer gehiago agertu
izan ez balitz ere, aurkikuntza garrantzitsutzat hartuko zuen komunitate
zientifikoak.

Baina hori horrela izanda ere, Peñalverrek jasotako agindua izan zen
"lehenbaitlehen buka zezala". Eta horretan ari dira, intentsiboan,
harrobiarekin leiha absurdoan, batzuk goilara eta labanarekin zentimetro
bateko lur geruzak altxatzen, eta besteak lehergailu eta eskabadorekin tonak
mugitzen. Izan ere azken sei urteotan han dabiltzan arkeologoek
(Peñalverrekin batera Sonia San Jose du indusketaren ardura, eta arkeologo
talde oso bat ari da hor lanean) azpimarratzen dutena da, aurkikuntzen
oihartzuna hedatu ahala harrobiaren lanak areagotu egin direla haitzuloaren
inguruan, eta azken bi urteotan nabarmena dela intentsiboki ari direla
(harrobikoak) beraien ondoan lanean. Maltzurra iruditzen zait arkeologoei
leporatzea orain intentsiboan aritu nahi dutela Praileaitzen. Harrobiaren
lanak etengo balira arkeologoek ez lukete intentsiboan aritu beharrik
izango.

oier A.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to