Ez zait lar gustatu izaten nere etxe barruko kontuetan ipi-apa gehiegi
azaltzea baina, Josu eta Marijori erantzuten. Hona labur-labur:
 
1. JJIren testua iritzi-artikulua da, egunkarietan argitaratzeko idatzia.
Espazioa denboraz erreserbatu behar denez, egunkariak aldez aurretik
neurriaz jakitun zeuden, ez ordea edukiaz. Bertsio (ez naiz "itzulpen" hitza
aipatzen ausartzen) biak neuzkan nik eguerdirako gertu.
2. Agindu bezala arratsaldeko lauetatik aurrera bialtzen hasi nintzenean...
alarma gorria: euskarazkoa falta¡
3. Egunkariak gaztelaniazkoa jasotzen hasi zirenean,  erabaki zuten hurrengo
egunerarte ez itxarotea eta albiste bilakatu zuten.
4. Teknikoek uda-sasoiko ordutegian jarraitzen dutenez, nik informatiko bat
aurkitu eta euskarazko testua errekuperatu ahal izan nuenerako, arratsaldeko
6:30ak edo.
5. EBBren webgunean ez zuten ordurarte gaztelaniazko testua sartu, nik
--biak batera sartu ahal izan arte-- zehatz-mehatz debekatua dudalako.
Benetan uste dut hizkuntza bien parekotasun "tenporala" segurtatzeko modu
bakarra dela. 
 
Amatiño

 
  _____  

De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Josu Mendicute
Enviado el: miércoles, 12 de septiembre de 2007 22:15
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Fwd: Josu Jon Imazek politika utziko du


GBBren gipuzko.com-ek jaso du, EAJren orrialdeak baino lehenago (hori uste
dut) Imazen artikulua. Eta hemerotekan bilatuz, kostatuko zaizue hor Imazi
beste erreferentziarik aurkitzea... hori bai, gazteleraz. eaj-pnv.eu-n
euskaraz ere badago. 
j.


On 12/09/2007, marijo deogracias <[EMAIL PROTECTED]> wrote: 

Listo, badago EAJren webgunean Josu Jon Imazen gutuna. 
Marijo

---------- Forwarded message ----------
From: marijo deogracias <  <mailto:[EMAIL PROTECTED]> [EMAIL PROTECTED]>
Date: 12-sep-2007 19:56
Subject: Re: [eibar] Josu Jon Imazek politika utziko du
To: [email protected]


> - Informaziño-teknologixa berrixari esker jakin dot nik behintzat. Eta 
posturia egingo neuke gure zerrendako gehixenak be berdin (denak ken Amatiño
edo).

Bai neu be bulegotik ateratzear nintzela agentzia baten oharrak
errepasatzean jakin dut, gorriz agertzen baitzen. Jarraian eaj-ren webgunean
sartu naiz, baina ez dut albistearen arrastorik topatu. Militanteei
erabakiaren berri emateko modua ere bada alderdiaren webgunean eta zergatik
ez bertan argitaratu gutuna? Amatiñok, zer diozu? 


Marijo
__________

Message: 8
Date: Wed, 12 Sep 2007 19:23:57 +0200
From: Imanol Trebiño <  <mailto:[EMAIL PROTECTED]>
[EMAIL PROTECTED]>
Subject: Re: [eibar] Josu Jon Imazek politika utziko du
To: Eibartarrak zerrenda <  <mailto:[email protected]>
[email protected]>
Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]>
Content-Type: text/plain; format=flowed; charset=iso-8859-15;
       reply-type=original

Amatiñok:
   >Bai. Telefonoak etenbarik eta emaila mutu. Hi haiz aurrena. 
Informazio Teknologia barrixak...

   - Informaziño-teknologixa berrixari esker jakin dot nik behintzat. Eta
posturia egingo neuke gure zerrendako gehixenak be berdin (denak ken Amatiño
edo). Berak be pentsau egin beharko dau bere denbora zati bat nola bete? 
       Telefonoa-Internet: baietz, kasu honetan behintzat, jende diferentea
izan modu batez edo bestez diharduana.
           Trebi.



-- 
Marijo 
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to