Luistxok:
<Talde itxia ez dela esaten duenean Iturrik, esan nahi du ez bakarrik
zerrendakideek irakurtzen ditugula mezuak.
<Zerrenda sortu zenetik, bere artxiboak publikoak dira, irekita daude
Interneten, ez bakarrik zerrendakideek <irakurtzeko, denek irakurtzeko
baizik (Googlek ere bai, bide batez).
<Anonimotasun ezak eta irekitasun horrek ematen dio bizitza zerrendari, nere
ustez
-- Bai. Aittu juat eta bat natok. Horregaittik ahalegintzen nok zuhur
jokatzen nere biharrari buruzko kontuetan. Neri ez jatak bape ardura nik
hemen esandakuak mundu guztiak irakurtzia, baten batek erabilpen politikua
egittia baiño.
Egunen batian nik hemen idatzitako "zeozer" kazetariren batek nik
--nahitaez-- ordezkatzen dotenan kaltetan erabiliko baleu, eskubide osoa
izango lajeukek, baiña, akabo, ni zuhurragoa izango nitzakek ordutik
aurrera, hik aldarrikatzen duan zerrenda "biziago" horren kaltetan.
Guzti honetan iñun idatzibako orekia daok, diskreziñua eta erantzukizunan
arteko orekia. Zenbat eta zerrenda honetaz kanpoko "bigarren maillako"
erabilpen gitxiago egin, askatasun gehixago idazteko eta, ondorioz,
bizixago. Konfiantza galtzen dan egunian, egualdixaz berba egingo juagu eta
kitto.
Amatiño
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]