>  Ez zait lar gustatu izaten nere etxe barruko kontuetan ipi-apa gehiegi
> azaltzea baina, Josu eta Marijori erantzuten. Hona labur-labur:
>
> 1. JJIren testua iritzi-artikulua da, egunkarietan argitaratzeko idatzia.
> Espazioa denboraz erreserbatu behar denez, egunkariak aldez aurretik
> neurriaz jakitun zeuden, ez ordea edukiaz. Bertsio (ez naiz "itzulpen" hitza
> aipatzen ausartzen) biak neuzkan nik eguerdirako gertu.
> 2. Agindu bezala arratsaldeko lauetatik aurrera bialtzen hasi
> nintzenean... alarma gorria: euskarazkoa falta¡
> 3. Egunkariak gaztelaniazkoa jasotzen hasi zirenean,  erabaki zuten
> hurrengo egunerarte ez itxarotea eta albiste bilakatu zuten.
> 4. Teknikoek uda-sasoiko ordutegian jarraitzen dutenez, nik informatiko
> bat aurkitu eta euskarazko testua errekuperatu ahal izan nuenerako,
> arratsaldeko 6:30ak edo.
>
5. EBBren webgunean ez zuten ordurarte gaztelaniazko testua sartu, nik
> --biak batera sartu ahal izan arte-- zehatz-mehatz debekatua dudalako.
> Benetan uste dut hizkuntza bien parekotasun "tenporala" segurtatzeko modu
> bakarra dela.
>

Ba... akaso ondo legoke Leirek komentatutako Uztarria eta Berrian zure
azalpen hauek irakurriko balituzte. Nere partetik, bapo. :-)
j.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to