Amatiño, uste dut abesti horren garaietan Bilboko kontsulatuak ezer gutxi esateko zuela, ez, ordea, Donostiakoak. Errepasatuko ditut etxeko testu batzuk eta kontatuko dizut zertan den kontua.
Bestalde, esan behar dizuet 'coshquerismos' harian jardun duzuenoi ez nuela espero horren bereizkeria maila mintzaleku honetan. Erdalduna dena erdalduna da, Donostian, Eibarren nahiz Gasteizen. Donostian inoiz ez da jo inor donostiarragotzat euskarazko hitzak han-hemenka sartzeagatik, eta ALUKERIA iruditu zait jokamolde hori donostiarra izatearekin lotzea. Denok dakizue noski Eibarren inork ez duela esaten etxekolanas, andereño edo gela. Inork donostiarrokin kontu pertsonalik baldin badu, argitu ditzala banaka interesatuekin, mesedez. Rafa > Date: Mon, 17 Sep 2007 23:41:29 +0200 > From: Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> > Subject: [eibar] Olandresen ibarra > To: <[email protected]> > Message-ID: > <[EMAIL PROTECTED]> > Content-Type: text/plain; charset="utf-8" > > Julio Caro Baroja historilariak esana da: ?Euskal Herriak garai > oparoak bizi izan ditu itsasora begira jarri denetan eta krisialdi latzak, > aldiz, bizkar eman dionean?. Zalantzarik ez gero Don Juliok pozarren hartuko > lukeela datorren astetik aurrera irekiko den Bilbo eta Brujasen arteko > itsas-autopista. > > Flandria eta Euskal Herriaren arteko harremanak ez dira bart gauekoak. Euskal > merkataritzak Bilboko Kontsulatua izan zuen zabalik hainbat mendetan. Baita > Bizkaiko Etxea ireki ere. Oraindik ere 'Bizkayers Plaatz' izeneko enparantza > dago gaur egungo Brujasen bertan, munduan zehar euskaldun guztiak > bizkaitartzat hartzen gintuzten garai haien gogoangarri. > > Kanta zaharrak ere Euskal Herriko eta Flandriako itsas-harreman haien lekuko > dira. Nork ez du gero noizbait kantatu: > > > > Jeiki, jeiki etxekoak, > > argia da zabala, > > argia da zabala¡ > > Itsasotik mintzatzen da > > zilarrezko tronpeta. > > Baita ere ikaratzen > > olandresen ibarra, > > olandresen ibarra¡ > > > > Olandresak? holandarrak eta flandriarrak aldi berean adierazteko > euskal hitz hibridoa, Holanda eta Flandria XVI. mendean elkarrengandik banatu > baino lehenagokoa. > > Segurutik, euskaldunok ez dugu gehiago balearik hartuko. Behar bada, ez gara > gehiago korsario edo pirata izango. Auskalo arrantzale soil izaten ere > jarraitzerik izango ote dugun? Baina, edozein modutan, itsasoak hor aurrean > dirau. Eta Julio Caro Barojak sumatu bezala? ez nonbait alferrik¡ > > > > Amatiño > > > > Goiz kronika > > Euskadi Irratia > > 2007.09.18 _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
