Amatiño:

> ...Nork ez du gero noizbait kantatu:
>
>Jeiki, jeiki etxekoak,
>
>argia da zabala,
>
>argia da zabala¡
>
>Itsasotik mintzatzen da
>
>zilarrezko tronpeta.
>
>Baita ere ikaratzen
>
>olandresen ibarra,
>
>olandresen ibarra¡

Zain nengoen ea Mendigreenek erantzungo... susmoa dut inoiz bere blogean edo 
zerrenda honetan aipatuko zuela, baina ez dut aurkitu. Niri esana dit, 
behintzat, eta ez dakit zuzen bere burutazioa den ala lagunen batena, baina 
kontua da, Mendigreen iritziz edo, Euskal Errepublika independiente batean, 
himno ofiziala bihurtzeko hau baino kantu hoberik ez legokeela: ez Gora ta 
Gora, ez Eusko Gudariak ez Gernikako Arbola. 

Mendigreenek berak kontatua... Eskozesak-eta, rugby partiduetan denak kantuan 
hasten diren himno horietako baten tankera duela. Egia da himno epiko baten 
tankera duela.

Atzo kamiseta showa Espainiako Kongresuan... PPkoak ere igo zuen Espainiako 
selekzioaren gorria. Kamisetena barik, himnoena izan balitz auzia? 
Txunta-txuntaren ondoan Gora-ta-gora ere dotore geratu zitekeen, baina zer 
esanik ez Jeiki-jeiki, Kongresuko mikrofonoetatik...

Mendigreenek esan behar zuen, baina nik esan dut. Ea honekin behintzat kontua 
bere hitz propioetan posteritaterako gordetzen saiatzen den bere blogean...

Zain nago halaber Elena Lakak noiz kontatuko (hemen edo blogean) Pirritx eta 
Porrotxen zaletasunak sortzen dituen galdera bitxiena...

Luistxo

Luistxo Fernandez - [EMAIL PROTECTED] 
675 706 553 - http://www.tagzania.com

CodeSyntax (+34) 943 821 780
http://www.codesyntax.com
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to