Guztiz konforme Garikin. Izena penagarrixa da. Nik uste dot, inguru hori
babestu bihar dala, parke natural-historikua egin, baiña porlan eta
eraikuntza barik. Panel batzuk jarri, et daguana restaurau eta kitto.
Egin leike mendi-ibilbide bat Eibarkua eta Elgetakua lotuta, eta holan ez
daiñor hasarratuko, kontinuum bat egiñaz.
Leire

El día 29/10/07, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]> escribió:
>
> Gaur dator Correon gerra zibilaren inguruko parke tematikoa egitearen
> inguruko zenbait informazio http://tinyurl.com/2zsxz7 .
>
> Bururatzen zaizkidanak:
>
> Ideia ondo dagoela iruditzen zait. Aztertu behar bideragarria den eta
> dirurik badago, aurrera.
>
> Lehenengo lana, izena aldatzea. "Parke Tematiko" horrek ez dio ideari
> justiziarik egiten, eta hauteskundeetan ere atera zan jendea horren
> kontra, ulertuz barrakak, "el tren de la bruja" eta horrelakoak
> jartzeko ideia zela. Parke tematikoak dira Port Aventura, Terra Mítica
> eta horrelakoak, Mickey Mouse eta konpañia.
>
> Sortzen zaidan beldurra, Kalamua Akondia eta abar peatonalizatzea.
> Zerbitzuak direla, zabor bilketa, komunak, irisgarritasuna eta abar.
> Azkenean ez ote dugu ingurua urbanizatuko?
>
> De paso, ez ahaztu Diruzulo.
>
> Gari
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to