Leirek: Egin leike mendi-ibilbide bat Eibarkua eta Elgetakua lotuta, eta holan ez daiñor hasarratuko, kontinuum bat egiñaz.
Oierrek: Oso interesgarrixa eresten detsat herrixen arteko kolaboraziñuari, batez be supraestrukturak hausten dabenian. Askotan eskualde, probintzia, estaduak enkorsetauta egoten dira herrixak eta nahikua egoera absurduak gertatzen dira, adibidez: - Mutrikuko komunikaziñuak: Gipuzkoatik isolatuta urrin dagolako; Bizkaittik isolatuta Gipuzkoa dalako. - Eibar eta Ermua: 100 metrora, eta alkarri bizkarra emonda bizi dira probintzia desbardiñak diralako. Herri maillako kolaboraziñua hau hausten dabenian zoragarrixa begittantzen jata, adibidez: - Naparrua Garaia eta Lapurdi arteko herrixen kolaboraziñua (Xareta?). - "Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza" izperringia. Eibar eta Elgetako burruka-eremuena be aukera politta izango litzake supraestrukturak hausteko (eskualdiak, bata Debabarrena eta bestia Debagoiena). Azken fiñian, 36xan Eibar eta Elgeta izan ziran Errepublikiari fidel mantendu ziran probintziako herri bakarrak, Gipuzkoa osua golpisten esku zeguala. Ba dago loturia beraz. Eta Frantzian be ba dagoz aurrekarixak, "campo de batallak" museo modura ipiñittakuak-eta. -- --- Oier Gorosabel Larrañaga http://www.eibar.org/blogak/orakulua _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
