> > http://www.camidelnord.org/
Apalago, baina Catalunyako horren antzerako zerbait egiten dute Ziburu eta Oiartzun-en artean Bigarren Mundu-gerran funtzionatu zuen mugalarien Comète sarea gogoratzen ( http://tinyurl.com/3bvexe) Urdaburuko jendeak eta beste elkarte batzuk. Zortzi urte daramate. Uste dut bidea markatuta dutela. Uda honetan ibili naiz Catalunya-ko GR-38 "cami del nord" edo "ruta del exilio" horren inguruan. Bide horren 7. etapan ageri den La Menera eta Prât de Mollot tartean, Tagzanian markatu nuen La Menera: http://www.tagzania.com/item/59338 Herri txiki-txiki bat da La Menera, eliza eta hogei bat etxe izango ditu, 100 bat biztanle izango ditu. Mendian galduta dago, baina gerran 5.000 errefuxiatu eduki omen zituen. Ez nuen ikusi eraikuntza edo oroigarri berezirik. Herriko webgune ofizialean (http://www.lamanere.fr) ez du ezer esaten horretaz, bakarrik frantsesez, "Lamanere, le village le plus au sud de France". (La Menera izen katalana da, meategiak zeudelako, baina ez duzu han horren aipamen idatzirik ikusiko) Ez neukan idearik ere ez. Vallespir-en, handik ez oso urruti, Les Trabucayres albergean (http://www.tagzania.com/item/59401) Les Illas herrixkan (Baina GR-83 horretatik kanpo ), mendian galduta ere, Frantziako errepublikak ipinitako oroigarria ikusi nuen "Auberge Les Trabucayres" zaharraren paretean: Azaña, Espainako errepublikaren lehendakariak, Companys, Catalunyako lehendakariak eta Agirre Euskadiko Lehendakariak, Coll del Lli-tik muga pasatu eta han geratu zirela dioena. Handik 20 minutura, alberge ondotik pasatzen den mendiko bidea hartuta dago Coll del Lli. Les Illes herri txikia da, eliza txiki-txiki bat etxe eta uda pasatzeko txalet eta etxe batzuk, abuztuan egiten dute erromeria, jendea biltzen da bertan, baina gerra bukaeran 1939eko urtarrila-otsailean, ahal zen moduan pilatuta, herrixka horrek 50.000 exiliatu hartu zituela diote kronikek. Eneko 2007/10/29, Mikel Iturria <[EMAIL PROTECTED]>: > Kaixo: > > Leire, Katalunian marxairek egin duten moduan: > > http://www.camidelnord.org/ > > La ruta del exilio ere erabiltzen dute. > > _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
