Nik ezetz uste dot. Ez da "marco incomparablea" eta ez da Axpe, baina ia denetik daukagu. Batera edo bestera begiratu eta mendia daukagu. Nere etxetik 5 minutura nahi beste mendi daukat, eta uste dot Eibarko edozein dagoela egoera berdinean. Unbekoak bezalako kirol gune ederrak ez daude toki askotan.
Ingurune industrial gogorrek ere badute beraien xarma. Kanpotarrak inpresionatuta gelditzen dira Txontan, "Aswan-Errekan" edo Matxarian sartzen dituzunean. Bestalde, Untzaga eta Txaltxazelai ere ederrak dira, nahiz eta hobeto egon zitezkeen. Zer da zatarra Eibarren? Toribio Etxebarria eta Calbeton arteko karkaba zikina? hori herri guztietan dago barren! ala eraikinak jartzeko kaosa? eta Mutrikuko etxe zaharren kaosa ere zatarra da? ( http://www.flickr.com/photos/[EMAIL PROTECTED]/399801904 ) Ala hau ez da zatarra, kolore biziz margotu dituztelako etxeak? Aipatu egidazue edozein herri eta hiri, eta aterako dizkizuet gune oso zatarrak. Eibarren gauza oso zatarrak daude (Calbetoiko etxe berria eta horrelakoak), eta tratu oso txarrak jasan dituen hiria izan da (gerra, espekulazio urbanistikoa, utzikeria), baina hortik eratortzea egi absolutu moduan Eibar zatarra dala, ez zait justua iruditzen. Eta hori Elgoibartar batek dio. Asko haserretzen nau jendeak esaten duenean Elgoibar zatarra dala errekara begira dauden etxeak zatarrak direlako. Hori esaten dabenak Elgoibarko tabernak bakarrik ezagutzen dituzte. Etxe horrek berak kolore biziz margotuta seguru katalogo turistikoetan ateratzeko modukoak izango zirela. Bestalde, Elgoibarko plaza ezagutzen duenak ezin du esan Elgoibar zatarra denik. Gari _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
