> "*Eibar*, *Ciudad* *taller*, *tailer Hiria*. *Colegio* Oficial de > *Arquitectos* Vasco-Navarro, Delegación de Gipuzkoa. Donostia-San > Sebastián, 2003. Edición no venal."
Nik dakidala, Eibar, Ciudad Taller - Tailer Hiria liburua argazki liburua da. Jose Ronco-k egindakoa da. Bizikletan alforjak atzean ipinita, makina bat egun eta kilometro egin ditugu elkarrekin: Eibartik irten eta Pirineoak zeharkatu, Orreagatik Finisterreraino joan, eta horrelakoak. Josek aspalditik hiri erdian txertatutako fabrika batean lan egiten du El Casco-n. Luistxok hain gustokoak dituen grapagailu famatuak (http://www.mapamovil.net/46) egiten edo. Argazkilari ona da Jose, batez ere zuri-beltzean, eta beste tailer askotakoekin batera "El Casco"-ko teilatuetatik liburu horretan argitaratu ziren argazki ederrak atera zituen. Laster utzi egingo dute Coliseo ondoan dagoen El Casco fabrika historikoa, eta Ibur Errekara joango dira. (http://tinyurl.com/325rjh) Bost minututan tailerrean zeuden eta horregatik trasladoa putada da Eibarren bizi eta bertan lan egiten dutenentzat. Baina ez dirudi zentzu larregirik duenik gaur egun fabrika hori hor egoteak. Alfako lursailean moduan, etxeak egingo dituzte bertan, ez dakidana da beste zenbait kasutan egin den bezala (BH, Azpiri, Unceta, Jata, AYA, Aurrera, ...) eraikina mantendu eta eraberritu egingo den, edo bota eta guztiz berria eta diferentea eraikiko den. Eneko _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
