ANE SARASKETAk: > Garik: > > Asko haserretzen nau jendeak esaten > > duenean Elgoibar zatarra dala errekara begira dauden etxeak zatarrak > > direlako. > Harritu egin nau esandako horrek. Niri asko gustatzen zait erreka parteko > zati hori. Santa Anatik Maalara doan zati hori behintzat. Baina nire gustoak > ez dira oso standarrak egia esan. Eibarko tallerrak asko gustatzen > zaizkit. Ez dakit eraikinak edo barruan gorde izan dituztenak gustatzen > zaizkidan. Baina azken finean politak iruditzen zaizkit. Nik berrerabili > egingo nituzke, bota eta etxe berdeak egin beharrean. Loftez edo etxez edo > bestelakoez bete daitezkela horma horren barrenak uste dut. Aitxitxak > kontatutakoak ekartzen dizkidate gogora. Historia zatitxo bat. > Polita eta zatarra, ona eta txarra... dikotomia horiek beti dituzte > hamaika aurpegi. Estetika zuzena, egokia, polita... zein den esateko nork > dauka lizentzia? Eta berriro diot: Alfa izugarri ederra iruditzen zitzaidan. > >
-----------Oso ondo, Ane. Bat nator zurekin. Loften idea neuk be izan dot. Beittu pelikuletakuak Nueva Yorken, guk makiñatxo bat eukiko genduazen, erreforma txiki batekin. Ez bota eta barrixa egin!! Alfan zatiren bat gorde izan balebe...Zenbat bider damutuko jaku hori? Neri errekia daken herrixak asko gustatze jataz, enbidixia emoten deste. Eta Mutrikuko erretratua be asko gustau jata. Baiña Bilbo be zikiña eta zaharra zanian, asko gustatzen jatan! Edertasuna edonun dago. leire, ederzalia
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
