"Eta berriro diot: Alfa izugarri ederra iruditzen zitzaidan"
Eeepaaa, ALTO!!! Ez gaittezen esajeratuak izan. Amañan jaioa eta berta bizi
izanik konta ezinak dira zenbat bidarrez pasatu naizen Alfatik Amañatik
Untzagara joateko eta buelta. Eta momentu batetik aurrera ja ez nintzan hortik
pasatzen, Legarretik joaten nintzan buelta pixkat handixagua izan arren, Alfan
zeuan zaratia (Alfarena eta alboko karreteriana) eta zikinkerixa jasanezina
zalako. Esan zeinkitt "bueno, baina zaratarik gabe eta garbi egonik...", bai,
eta kaka usain bakoa, gorrixa eta arantzaduna izanez gero orduan larrosa.
Gura bozue Eibar politta; baina Elgoibar, Bergara, Durango edo Oñati
polittaguak.
it.
----- Original Message -----
From: ANE SARASKETA
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Wednesday, October 31, 2007 2:19 PM
Subject: Re: [eibar] Benetan: hain zatarra da Eibar?
Garik:
> Asko haserretzen nau jendeak esaten
> duenean Elgoibar zatarra dala errekara begira dauden etxeak zatarrak
> direlako.
Harritu egin nau esandako horrek. Niri asko gustatzen zait erreka parteko
zati hori. Santa Anatik Maalara doan zati hori behintzat. Baina nire gustoak ez
dira oso standarrak egia esan. Eibarko tallerrak asko gustatzen zaizkit. Ez
dakit eraikinak edo barruan gorde izan dituztenak gustatzen zaizkidan. Baina
azken finean politak iruditzen zaizkit. Nik berrerabili egingo nituzke, bota
eta etxe berdeak egin beharrean. Loftez edo etxez edo bestelakoez bete
daitezkela horma horren barrenak uste dut. Aitxitxak kontatutakoak ekartzen
dizkidate gogora. Historia zatitxo bat.
Polita eta zatarra, ona eta txarra... dikotomia horiek beti dituzte hamaika
aurpegi. Estetika zuzena, egokia, polita... zein den esateko nork dauka
lizentzia? Eta berriro diot: Alfa izugarri ederra iruditzen zitzaidan.
ane
----- Jatorrizko mezua -----
Nork: Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>
Data: 2007(e)ko Urriak 31(a), Asteazkena, 8:53 am
Gaia: [eibar] Benetan: hain zatarra da Eibar?
Nori: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
> Nik ezetz uste dot.
>
> Ez da "marco incomparablea" eta ez da Axpe, baina ia denetik daukagu.
> Batera edo bestera begiratu eta mendia daukagu. Nere etxetik 5
> minutura nahi beste mendi daukat, eta uste dot Eibarko edozein dagoela
> egoera berdinean. Unbekoak bezalako kirol gune ederrak ez daude toki
> askotan.
>
> Ingurune industrial gogorrek ere badute beraien xarma. Kanpotarrak
> inpresionatuta gelditzen dira Txontan, "Aswan-Errekan" edo Matxarian
> sartzen dituzunean. Bestalde, Untzaga eta Txaltxazelai ere ederrak
> dira, nahiz eta hobeto egon zitezkeen.
>
> Zer da zatarra Eibarren? Toribio Etxebarria eta Calbeton arteko
> karkaba zikina? hori herri guztietan dago barren! ala eraikinak
> jartzeko kaosa? eta Mutrikuko etxe zaharren kaosa ere
> zatarra da? (
> http://www.flickr.com/photos/[EMAIL PROTECTED]/399801904 ) Ala
> hau ez da
> zatarra, kolore biziz margotu dituztelako etxeak?
>
> Aipatu egidazue edozein herri eta hiri, eta aterako dizkizuet
> gune oso zatarrak.
>
> Eibarren gauza oso zatarrak daude (Calbetoiko etxe berria eta
> horrelakoak), eta tratu oso txarrak jasan dituen hiria izan da (gerra,
> espekulazio urbanistikoa, utzikeria), baina hortik eratortzea egi
> absolutu moduan Eibar zatarra dala, ez zait justua iruditzen.
>
> Eta hori Elgoibartar batek dio. Asko haserretzen nau jendeak esaten
> duenean Elgoibar zatarra dala errekara begira dauden etxeak zatarrak
> direlako. Hori esaten dabenak Elgoibarko tabernak bakarrik ezagutzen
> dituzte. Etxe horrek berak kolore biziz margotuta seguru katalogo
> turistikoetan ateratzeko modukoak izango zirela. Bestalde, Elgoibarko
> plaza ezagutzen duenak ezin du esan Elgoibar zatarra denik.
>
> Gari
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]