2007/11/2, ander <[EMAIL PROTECTED]>:
> Diputazioen desagerketaren aldeko "N".arrazoia????


Interesantea....

Gipuzkoa 2020 (http://www.gipuzkoa.net/g2020/eu/dokumentuak.html)
hausnarketan ibili ginean, hipotesi edo eszenategi moduan ipini zen
mahai gainean Gipuzkoako Diputazioaren desagerpena. Baina egia esan ez
zuen izan arrakasta handiegirik hipotesiak. Hau da partaideek ez zuten
aurreikusten posible bezala horrelako eszenategi bat 2020 urteari
begira behintzat.

Dena den, desagertzearen hipotesia planteatzeko behar ziren "indar"
edo arrazoi posibleak ez zetozen bakarrik "Pays Basque , Euskel Herria
edo Ezkuadi" batzearen desio edo interesaren aldetik, baizik eta
"Espagne, España, una-grande edo Espainiak", "norteko diputazioek"
dituzten eskubide bereziak ezabatzearen aldeko interesarengatik.
"fifty-fifty" edo ..

Hipotesiak izanda, hausnarketa taldean ez zen aurreikusten aurrera
joko zutenik hipotesi horiek, ez batak, ez besteek 2020 urteari
begira, eta ez zen bide horretatik jarraitu hausnarketan.

Dena den, lurraldeak batzeko baino gehiago, ez dakit zatitze aldera ez
dugun gehiago jotzen. Beste maila batean, eta urruti joan gabe:
Itziar Debatik, Berriatua Ondarroatik, Mendaro Mutriku eta
Elgoibartik, Usansolo Galdakaotik, ...

Oierrek aipatzen dituen lurraldeen arteko elkarlanerako adibide batzuk
sortzen dira han eta hemen, baina ez nahikoak.

eneko
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to