> Eta, bertara juaten ziran botijeruak, gitxigora behera, ze garaitan?

Azitainera eskolarantz joateko egunero hasi nintzen pasatzen iturri
aurretik 1970-71an, eta bertan ikusten nituen han buzo urdineko pintxe
gazteak, tartean zaharren bat, botijoekin.

Orain iturriaren aurrean dagoen eskulturako botijeroak eskuan
daramatza botijuak, baina gogoan dut askok, tailer handietakoak
seguruenez, botijuekin betetako karroak eramaten zituztela (4 - 6 - 8
botijo) .

Antzeko karroetan edo berdinetan eskopeta kanoiak, kulatak edo
amaitutako eskopeta eramaten zituzten pintxeek kaletik zehar Eibarren.
Tailer batetik bestera, kromora, paboira edo banko-pruebasera. Kotxe
edo fragoneta gutxiago zeuden, baina gainera Eibar barruan segurutik
azkarrago izango zen kotxearekin baino oinez ibiltzea.

Egoibarrako argazki hau 10 bat urte lehenagokoa da, biharginak
tailarretik urtetzen:
http://www.egoibarra.com/Eibar/Alfa/galeria_alfa1/Alfa001.jpg

Ez dakit zein urteetan, beharbada 1975-76an edo, iturriko harri
guztiak tizarekin numeratu egin zituzten eta desmontatu zuten
iturriori.

Apostatu egiten genuen ez zutela asmatuko berriro montatzen. Batzuk
seguru ezetz, numeroak borratu egingo zirela edo nola demontres
topatuko zuten gero hainbeste harri, seguru bat edo beste galdu egingo
zela.  Beste batzuk baietz, ameriketara eruaten zituztela gazteluak
osorik horrela, eta orduan Eibarren zergaitik ez, gainera igual
iturria ameriketara eramango zutela, etabar.  Baina, bai asmatu zuten
berriro montatzen :-)

Pentsatzen dut Bidebarrieta, Urkusua, Txonta eta inguruko
tailarretakoak joango zirela bertara ur bila, Solac, Cadenas, ... .

Ez dakit, Alfa kenduta, dokumentazio larregirik dagoen 36ko gerra
ondoren,  XX. mendeko bigarren zatiko industrializazio garai horretaz
Eibarren,. Pena galtzea, oraindik fresku egon beharko litzateke.

eneko
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to