Asierrek eta Enekok:
> "granujia" izango ziñan, ala? :-) > http://www.eibarko-euskara.com/hiztegia.php?ek=xehe&zein=3351 Seguru baietz, hiztegi eta filologia kontuetan ideia askorik ez. "Aprendiz, recadista; chaval ", dio hiztegiak. Nik "granujia" mutiko edo gazteren sinonimo bezela erabilti izan dut, hiztegiak dakarren hirugarren zentzu horretan, gehienbat. Nik Ubitxako iturrixan ezagutu nituen inguruko tallerretatik botijuakin zioazen mutilak. Ubitxako iturriak jario txikia zeukan,eta denbora asko behar zen botijo bat betetzeko. Etxean uretara bidaltzen gintuzten, batez be oporretan (orain jendea "ura hartzera" joaten da, gu "uretara" edo "ogitara" joaten ginen), eta gerta zekizuken gauzarik okerrena zen aurrean tallerreko mutiko bat tokatzea, botijo bat edo bikin. Mutil horri auzoan "pinche botijero" esaten genion. Esaldia oso famatua egin zen, eskolako irakasle batek auzoko mutiko baten amari esan zionean bere semeak ez zuela ezta "pinche botijero" izateko balio. Elena _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
