> "granujia" izango ziñan, ala? :-) > http://www.eibarko-euskara.com/hiztegia.php?ek=xehe&zein=3351
Seguru baietz, hiztegi eta filologia kontuetan ideia askorik ez. "Aprendiz, recadista; chaval ", dio hiztegiak. Nik "granujia" mutiko edo gazteren sinonimo bezela erabilti izan dut, hiztegiak dakarren hirugarren zentzu horretan, gehienbat. Etxean "errekadista" lanak egiten genituen, sanjuanetan asko esate baterako, trajiak entregatzeko orduan, edo Bilboko "errekadistak" zetozen enkargatutako telekin, oihalekin, eta ez "granujak". Eta tailarretakoak, gazteak granujak izango ziren, baina zaharragoak pintxeak, nik uste. Tailarrian (eta kalean), erderaz egiten genue. "Aprendiz" baino gehiago "pinche" ginen, asko ikastekorik ez zegoen :-) Nerekin batera beste gizon bat (zaharra neretzat orduan, ez "granujia" behintzat) ibiltzen zen eskaileretan kajekin gora eta behera. Lehen egunean, gelditu, zigarroa eskaini eta esan zidan: "Más despacio chaval. Para, que tenemos que estar todo el día aquí" :-) Eneko _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
