Iparraldiak Frantziako Iraultzaren ostian bizi izan zeban hondamendixaz
jabetzeko, goguan izan Joseba Intxaustiren ardurapeko  "Iraultzaren
ondotik",  "Zezenak Errepublikan"  eta "Mintzaira, aurpegia, gizon"(Jakin,
1972?)  eta Toti Martínez de Lezearen nobelia "Hautsi da katea"
(2004)http://www.eizie.org/Argitalpenak/itzulpena/katea.pdf
 
Amatiño
 
 
 --------------------------- 


Ummm... ez jakixat zer esan. Bildur nok eztabaida hori ez ete dan
esentzialista xamarra.
1. Ondo daok euskal Hegoaldia Frantziaz alderatzia baiña, Iparraldia ahaztu
barik gero. Ze, hain zuzen be Frantzia mugaldeko Euskal Herrixak ez jok
aurrerapenik haundixena erakutsi.
2. Euskalerriaren Adiskidien Alkartiak indar gehixago izan juan Hegoaldian
Iparraldian baiño.
3. Arrazoi batez zein bestez Hegoaldia gauza izan dok Iparraldiak galdutako
herri-erakunde eta foru-aztarreneri eusteko.
4. Industrializaziñua eta iraultza burgesa iñon gertatu badok, Hegoaldian
izan dok.
5. Canovasek esandakua "en su espíritu administrativo, aquellas provincias
han sido superiores hasta ahora a otras de la Nación" nekez esan leikek, nik
dakittenez behintzat,  Iparraldiaren kasuan.
 
Bestalde, hik diñok: "Aurrerapenarena" be, izatekotan, jendiaren
merituarengatik baino, izan leike arrazoi geograko hutsentatik?, hau da,
Europa aberatsetik gertuago egoteagatik eta pasa bide izateagatik?"
1. Bai, baiña Iparraldia "hurrago" daok Europatik Hegoaldia baiño.
2. Nere ustez Hegoaldian bentajia "klase media" eragillia izatia izan dok.
Hain zuzen be, Santander, Errioxa eta Zaragozakoa baiño eragilliagua.
3. Arrazoietako bat zera izan ei dok. Espaiñiako aberats, jabe edo
errentadunen artian txarto ikusitta jeguan biharrian egittia. Euskaldunen
artian, ostera, ez.
 
Baiña tira, hau kriston gai sakon eta luzia dok.
 
Amatiño

  _____  

De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Imanol Trebiño
Enviado el: domingo, 11 de noviembre de 2007 21:53
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Tradizio aurrerakoia


Amatiñok:

   >Tradizio aurrerakoia? Aurrerapen tradizionala? Auskalo, baina jarrai
dezala beste pare bat mendetan.

 

    1. "Aurrerapen tradizionala"? Agian bai, agian, ez dakit, baina ez da
izango "aurrerapen" Espainiaren aldian, baina ez Frantziaren aldian?

    2. "Aurrerapenarena" be, izatekotan, jendiaren merituarengatik baino,
izan leike arrazoi geograko hutsentatik?, hau da, Europa aberatsetik
gertuago egoteagatik eta pasa bide izateagatik? Nik susmo hori dakat.

 

    Ondooo segiiii....

    

    i.

 

----- Original Message ----- 
From: Amatiño <mailto:[EMAIL PROTECTED]>  
To: [email protected] 
Sent: Sunday, November 11, 2007 8:23 PM
Subject: [eibar] Tradizio aurrerakoia

EVEk eta SPRIk 25. urteurrena ospatu dute. Azken urteotan euskal energia,
industria, azpiegitura, garraio eta zerbitzu publikoen inguruan izandako
berrikuntzen adierazleetako bi dira. Ez bakarrak, baita EiTB eta beste
hainbat ere.

Tradizioaren ondareak eta berrikuntzaren erronkak egituratu dute euskal
administrazioaren leloa. Gizarte modernoa mundura zabalik dago eta zenbait
kritika politikok besterik nahi arren, Euskal Herria aurrerakoia da.
Aurrerakoia bai, baina ez azken 30 urteotan soilik, baita bizpahiru mendetan
ere. Ezin ba meritua oraingo jaurlaritza eta diputazioena bakarrik izan,
betidaniko herri-erakunde guztiena baino. 

Ezin gero ahaztu, Menéndez Pidal jakintsuak esan bezala, 1765an sortutako
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea aitzindari izan zela eskolaren zein
lanaren balorea aldarrikatzen eta, ondorioz, gurean hain ospe txarra duen
Cánovas ministroak onartu zuela (1877) “en su espíritu administrativo,
aquellas provincias han sido superiores hasta ahora a otras de la Nación”.
Era berean, frankismoaren prentsa eta propaganda sailean aritutako Fernández
Almagro akademikoak azpimarratu zuen (1951), XIX mendeko Andalusia
ultraerrepublikar eta anarkistak jauntxokeriari men egin zion bitartean,
“las tradicionalistas Cataluña y Vasconia se pusieron a la cabeza del avance
industrial”. Eta Soldevila historilariak ezarri zuen (1952): “Fueron
Cataluña y Vasconia, los dos ex baluartes del viejo carlismo, aquellas
regiones en que más pronto se formó una opinión anticaciquil dispuesta a
ejercer de modo efectivo sus derechos cívicos”. 

Ordurako, Caro Baroja jabetua zen (1946) Katalunian eta Euskal Herrian
gertatutako paradoxa ez zela Europan berria, ez baitziren alferrik
britainiar tradizionalistak ere izan iraultza modernoaren eragileak.

Tradizio aurrerakoia? Aurrerapen tradizionala? Auskalo, baina jarrai dezala
beste pare bat mendetan.

 

Amatiño



  _____  




_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to