Kaixo lagun subdito maittiak:

Orain aste bi Kalaka begiratzen egon nintzen aspaldiko partez, Adams 
agertzen zela eta bla, bla, bla...gure lagun Markosek subditoak garena 
bota zuen eta nire abizen bereko Joseba jauna asaldatu egin zitzaion. 
"Juridikoki" subditoak ez garela erantzun zion honek, haserre. 
Harritzekoa benetan, judikatura nazionala bera denean subditotzaren 
betetzea ziurtatzen duen organu gorenetako bat. Eta zelan...

Konstituzioan "subdito" hitza ez agertzeak ez du ez garenik esan gura. 
Joseba jauna eta Ibarretxe bera subditoak dira, zuek bezelaxe, eta 
txintxoak ez badira kartzelara joango dira.

Subdito, Real Academian:

"1.  adj. Sujeto a la autoridad de un superior con obligación de 
obedecerle. U. t. c. s.
2.  m. y f. Natural o ciudadano de un país en cuanto sujeto a las 
autoridades políticas de este."

Bietara, subditoak gara, ez gaude erregearen maila berdinean legeak 
ezarritako eginkizun eta betebeharren arauera. Autoridadea berea du, 
diktadoreari eta juankar beraren maniobrei esker, Espaiñiako talde 
militar armatu haundienaren buruzagia da eta.

Ondo "ikasi" nuen erregea errespetatzen. Behin Iruñean, aspaldi, 
"erregea campora!" oihukatu nuen 1,5 aldiz, hau da, behin eta erdi. 
Poliziak jo nauen aldi bakarra izan da. Hanka egiten niharduala, 
poliziaren ostiko batekin estropozu egin eta lurrera jausi nintzen, 
ostiko eta porrazo batzuk jasoz. Oinak lurrean jarri bezain pronto, nere 
bizitzako mugimendurik azkarrenetakoak egin eta suziria legez urten nuen 
handik. Zorionez ez nuen kolpe haundirik hartu.

Beste alde batetik, Konstituzioarekin hiritartasun eta naziotasun 
españolera "sujetuak" eta "konstituituak" gaude. Kulturaki ere 
antzerako-paresido, españolak gara hein oso handi baten.

Euskaldun batzuk (Josu Jon Imaz and konpani...), hauek bai, eskubide 
demokratiko osoz (demokrazia = konstituzioa baita), horrela ere ondo 
bizi daitekela diote, errege golfo eta jatorrarekin urtean pare bat 
aldiz bazkalduz eta tartadun administrazio batzutan muturra ondo 
sartuta. Daukagunarekin aurrera egin eta subditotzaren alde onak 
goraipatzen dituzte, euskaldunen batasuna barik, "demokratena" bilatuz; 
"demokrazian" gustora ez daudenak erakarri barik, isolatuz, baztertuz 
eta botere judizialak kartzelaratu ezkero, errespetatuz (intimitatean 
txalotuz ez bada)...Euskaldun sentitzea eta horrekin pozik egoteko 
ahalmena edukitzea bateraezintzat dauzkat, amnesikoa edo sindrome 
arraroren batek jotakoa izan behar, beti ere, nire uste apalean. 
Transbertsalak bai, transparenteak, inola ere ez.

Beste alde batetik, egungo egoeran armak hartu eta heriotzaren bat sortu 
ahal dutenei, edo enpresarioei mehatxupean dirutzak eskatzen dietenei 
neuronarik ez diet antzematen. AHT helburutzat jotzean lortuko dutena 
AHTn gainean desinformazio gehiago, edota geroago eta jende gehiagok, 
informazio barik, AHTren aldeko jarrera edukitzea izango da. Euren 
jarduna Euskal Herriaren onerako aurrera eraman behar badute, zeharo 
galduta dabiltza. Desastrea. PP pozik, botere gehiagoren usainean. Hala 
ere, arrazoiak bilatu nahi ezkero, orain, orain hamabost urte baino 
arrazoi gahiago daudela ere esan daiteke. "Demokratek" arma gabe eta 
demokraziaren bidetik, edozertaz hitzegin daitekela esan ohi zuten. 
Treguan eta orain, ondo ikusten da hori egia ez dena.

Behin Luistxok galdetzen zigun ea zergatik "gaur egun!" gazte zaparrada 
batzuk ETAn sartzen diren. Erantzun bat, kale borrokak, espainiar 
justiziak eta ETAk berak sinergikoki emandako bultzadan dago. Kutxazain 
bat erre edo bronkaren baten zerbaiti su emon eta "colaboración con 
banda armada" edo "atentado" baten kartzelako urteei ihes 
eginez...klandestinitatera gonbidapena. Mekanismo honek asko funtzionatu 
du, funtzionatzen du.

Subditotza apurtzekotan euskal gizarteak egin beharko du, ez armatutako 
lau katuk. Armekin ezinezkoa da eta gainera, helburu horretara bidean 
atzera pausua. Estrategikoki arrazoitu ezinezkoa.

Beraz, subditoa, konstituzionala eta española naiz, nahiz eta ados egon 
ez eta pertsona bezela, identidadea euskalduna izan.

Dena den, oraindik nor edo zer naizen bilatzen dut, ondo ez dakit eta. 
Nor eta zertarako. On Joxemigel Barandiarani entzun nion ume nintzela: 
"gizaki izateko nor naizen eta zertarako naizen jakin behar dut". Orduan 
ez nuen askorik ulertu, baina ideiak goitik bera liluratu ninduen.

Jakintza horren bila, horrelako kontuak txorrada monumentalak dira, 
baina bere izenez ezagutu beharrekuak, kasu honetan, "subdito", 
bete-betean betetzen den adjektibo edo izen española.

Bitartean, erregeari, hoberena bere aurpegia erakustea, "erregian 
arpegixa" (eufemismo para decir culo), eta ea behingoz ixiltzen den:
"porqué no te callas!"


Ondo izan, eta aste on!


Asier Arregi

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to