oso zehaztapen eta ñabardura interesgarriak, asier dirudienez gainera biharko kalakan gure nagusi borboia berriro protagonista, "isildu behingoz troll!" dela eta
----- Original Message ----- From: "Asier Arregi" <[EMAIL PROTECTED]> To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]> Sent: Monday, November 12, 2007 3:34 PM Subject: [eibar] subditoak, izan edo ez izan Kaixo lagun subdito maittiak: Orain aste bi Kalaka begiratzen egon nintzen aspaldiko partez, Adams agertzen zela eta bla, bla, bla...gure lagun Markosek subditoak garena bota zuen eta nire abizen bereko Joseba jauna asaldatu egin zitzaion. "Juridikoki" subditoak ez garela erantzun zion honek, haserre. Harritzekoa benetan, judikatura nazionala bera denean subditotzaren betetzea ziurtatzen duen organu gorenetako bat. Eta zelan... Konstituzioan "subdito" hitza ez agertzeak ez du ez garenik esan gura. Joseba jauna eta Ibarretxe bera subditoak dira, zuek bezelaxe, eta txintxoak ez badira kartzelara joango dira. Subdito, Real Academian: "1. adj. Sujeto a la autoridad de un superior con obligación de obedecerle. U. t. c. s. 2. m. y f. Natural o ciudadano de un país en cuanto sujeto a las autoridades políticas de este." Bietara, subditoak gara, ez gaude erregearen maila berdinean legeak ezarritako eginkizun eta betebeharren arauera. Autoridadea berea du, diktadoreari eta juankar beraren maniobrei esker, Espaiñiako talde militar armatu haundienaren buruzagia da eta. Ondo "ikasi" nuen erregea errespetatzen. Behin Iruñean, aspaldi, "erregea campora!" oihukatu nuen 1,5 aldiz, hau da, behin eta erdi. Poliziak jo nauen aldi bakarra izan da. Hanka egiten niharduala, poliziaren ostiko batekin estropozu egin eta lurrera jausi nintzen, ostiko eta porrazo batzuk jasoz. Oinak lurrean jarri bezain pronto, nere bizitzako mugimendurik azkarrenetakoak egin eta suziria legez urten nuen handik. Zorionez ez nuen kolpe haundirik hartu. Beste alde batetik, Konstituzioarekin hiritartasun eta naziotasun españolera "sujetuak" eta "konstituituak" gaude. Kulturaki ere antzerako-paresido, españolak gara hein oso handi baten. Euskaldun batzuk (Josu Jon Imaz and konpani...), hauek bai, eskubide demokratiko osoz (demokrazia = konstituzioa baita), horrela ere ondo bizi daitekela diote, errege golfo eta jatorrarekin urtean pare bat aldiz bazkalduz eta tartadun administrazio batzutan muturra ondo sartuta. Daukagunarekin aurrera egin eta subditotzaren alde onak goraipatzen dituzte, euskaldunen batasuna barik, "demokratena" bilatuz; "demokrazian" gustora ez daudenak erakarri barik, isolatuz, baztertuz eta botere judizialak kartzelaratu ezkero, errespetatuz (intimitatean txalotuz ez bada)...Euskaldun sentitzea eta horrekin pozik egoteko ahalmena edukitzea bateraezintzat dauzkat, amnesikoa edo sindrome arraroren batek jotakoa izan behar, beti ere, nire uste apalean. Transbertsalak bai, transparenteak, inola ere ez. Beste alde batetik, egungo egoeran armak hartu eta heriotzaren bat sortu ahal dutenei, edo enpresarioei mehatxupean dirutzak eskatzen dietenei neuronarik ez diet antzematen. AHT helburutzat jotzean lortuko dutena AHTn gainean desinformazio gehiago, edota geroago eta jende gehiagok, informazio barik, AHTren aldeko jarrera edukitzea izango da. Euren jarduna Euskal Herriaren onerako aurrera eraman behar badute, zeharo galduta dabiltza. Desastrea. PP pozik, botere gehiagoren usainean. Hala ere, arrazoiak bilatu nahi ezkero, orain, orain hamabost urte baino arrazoi gahiago daudela ere esan daiteke. "Demokratek" arma gabe eta demokraziaren bidetik, edozertaz hitzegin daitekela esan ohi zuten. Treguan eta orain, ondo ikusten da hori egia ez dena. Behin Luistxok galdetzen zigun ea zergatik "gaur egun!" gazte zaparrada batzuk ETAn sartzen diren. Erantzun bat, kale borrokak, espainiar justiziak eta ETAk berak sinergikoki emandako bultzadan dago. Kutxazain bat erre edo bronkaren baten zerbaiti su emon eta "colaboración con banda armada" edo "atentado" baten kartzelako urteei ihes eginez...klandestinitatera gonbidapena. Mekanismo honek asko funtzionatu du, funtzionatzen du. Subditotza apurtzekotan euskal gizarteak egin beharko du, ez armatutako lau katuk. Armekin ezinezkoa da eta gainera, helburu horretara bidean atzera pausua. Estrategikoki arrazoitu ezinezkoa. Beraz, subditoa, konstituzionala eta española naiz, nahiz eta ados egon ez eta pertsona bezela, identidadea euskalduna izan. Dena den, oraindik nor edo zer naizen bilatzen dut, ondo ez dakit eta. Nor eta zertarako. On Joxemigel Barandiarani entzun nion ume nintzela: "gizaki izateko nor naizen eta zertarako naizen jakin behar dut". Orduan ez nuen askorik ulertu, baina ideiak goitik bera liluratu ninduen. Jakintza horren bila, horrelako kontuak txorrada monumentalak dira, baina bere izenez ezagutu beharrekuak, kasu honetan, "subdito", bete-betean betetzen den adjektibo edo izen española. Bitartean, erregeari, hoberena bere aurpegia erakustea, "erregian arpegixa" (eufemismo para decir culo), eta ea behingoz ixiltzen den: "porqué no te callas!" Ondo izan, eta aste on! Asier Arregi _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
