>
> Irratiak badira kontua, ez dakit.

Nik aipatzen direla esango nuke. Gaueko irrati saio askotan "Biharko
titularrak" edo antzerako izena duen atala dago: egunkari ezberdinetan
hurrengo goizean portadako titularrak irakurtzen dituzte.  Uste dut
telebistetan ere badagoela antzeko zerbait.

Asko ez ditut entzu-ikusten azken boladan, baina tertulietan dabilen
jendea beste medioetatik eramaten dute eta "ez dakit nor, ez dakit
zein periodiko edo egunkariko zuzendaria, kazetari, erredaktorea, edo
dena delakoa da", aipatzen dute normal-normal, nik uste.

Agian maizago aipatu zitekeen, seguruenez medio askok albisteak beste
medioetatik jasotzen dituzte. Ez dakit ondo.

Debeku espliziturik ez badago, gertuen dauden medioak ez aipatzea eta
pertsonen kasuan, elkarrizketatua beste medio batekoa dela ez esatea,
"auto-debekua" da beste medioa edo beste kazetaria norberaren
konpetentzia delako?

eneko



Baina komunikabideak, oro har, aipatzen dira.
>
> Maite Artolaren Mezularia saioko errepaso digitalean egunero aipatzen da 
> Argentinako Clarin. Euskarazko aktualitate digital benetakoa ez da sekula 
> aipatzen, ostera.
>
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>


-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to