Oier A-k:
Ni ibili naiz biharrian bai Euskadi Irratian eta bai ETBn eta inok ez desta
holako debekurik jarri. Xabierrek esan daban moduan komunikabidietan sektore
bereko beste mediorik ez aipatzeko joera nahiko zabaldutako kontua da, ez
bada hari buruz gaizki esaka jarduteko. Euskadi Irratian tokatu izan jata
beste irrati batzuen aipamenak entzutia, baina esango neuke ez dala oso
arrunta izaten.

Oier G-k: 
Kasu bat dakat goguan. Euskadi Irratiko magazine baten, udako jaixei buruzko 
programa inuxente hórretako baten, herri bakotxeko indigena bat bihar zeben 
bertako jaixen barri emoteko. Oiartzunen nere lagun bati deittu zetsen. 
Kolaboraziñua egitterakuan, lanbidia galdetu zetsen: Oiartzun Irratiko 
esatarixa zan, soldatapekua. Orsay-ian geratu ziran: "Es que... ezin izaten 
dugu aittatu konpetentziako emisorak, eta...". Eta ez zeben esan, orraittiok! 
Ez dakit zer talde kulturalekua be zala eta, haxe esan zeben Euzkadi 
Irratikuak. Irratixa aittatu bez.

Oso zabaldutako joeria izango da bai, baiña neri behintzat oso oso detalle 
zatarra, mizkiña, begittantzen jata.

-- 
---
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.eibar.org/blogak/orakulua


_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to