Bai, Luistxoren sensazio horrekin geratu naiz. Erantzuna zirudien, baina 
ez zion erantzuten.

Nik hauxe jarri dut: "komunikabidietan sektore bereko beste mediorik ez 
aipatzeko joera nahiko zabaldutako kontua da". Eta horrekin esan nahi 
naban irratietan periodikuak maiz aipatzen dituztela, baina beste irrati 
batzuk ostera ez. Euskadi Irratian Luistxori horrenbeste gustatzen jakon 
prentsa digitalaren errepasoa egiten dute, baina ez irratien errepasoa. 
Telebistan nik uste dot zapping programek apurtu dabela joera hori, 
baina hori bakarrik espazio horietan egiten da. Albistegi batian ez da 
normala beste telebista kate baten aipamenik entzutia.

oier.


Luistxo Fernandez-ek idatzi du:
> Behean dago adibide perfektua, Eneko, erakusten duena ez duzula ikasi 
> e-postari erantzuten 10 urte hauetan. 
>
> Alegia:
>
>   
>> Hau da A esaldia
>>     
>
> Hemen jartzen denak, erantzuten dio A esaldiari, ez B esaldiari, Enekok B 
> dela uste duen arren.
>
>   
>> Hau da B esaldia
>>     
>
> -------
>
> Kontua da: Ea Euskadi Irratian betorik dagoen beste komunikabiderik aipatzeko.
>
> Eta nik diot: "Irratiak badira kontua, ez dakit". 
> Eta Enekok diozu: "Nik aipatzen direla esango nuke". Alegia, zure ustez 
> irratiak aipatzen dituztela, ulertu daiteke. 
>
> Baina, ez, Enekok ez du hori esan nahi. Enekok beherago dagoen beste gauza 
> honi erantzun nahi dio: "Komunikabideak, oro har, aipatzen dira". Nik 
> badakit, bederen, irrrati ez direnak aipatzen dituztela, eta Enekoren 
> adibideak ere hortik doaz...
>
> ---
>
>
>   
>>> Irratiak badira kontua, ez dakit.
>>>       
>> Nik aipatzen direla esango nuke. Gaueko irrati saio askotan "Biharko
>> titularrak" edo antzerako izena duen atala dago: egunkari ezberdinetan
>> hurrengo goizean portadako titularrak irakurtzen dituzte.  Uste dut
>> telebistetan ere badagoela antzeko zerbait.
>>
>> Asko ez ditut entzu-ikusten azken boladan, baina tertulietan dabilen
>> jendea beste medioetatik eramaten dute eta "ez dakit nor, ez dakit
>> zein periodiko edo egunkariko zuzendaria, kazetari, erredaktorea, edo
>> dena delakoa da", aipatzen dute normal-normal, nik uste.
>>
>> Agian maizago aipatu zitekeen, seguruenez medio askok albisteak beste
>> medioetatik jasotzen dituzte. Ez dakit ondo.
>>
>> Debeku espliziturik ez badago, gertuen dauden medioak ez aipatzea eta
>> pertsonen kasuan, elkarrizketatua beste medio batekoa dela ez esatea,
>> "auto-debekua" da beste medioa edo beste kazetaria norberaren
>> konpetentzia delako?
>>
>> eneko
>>
>>
>>
>>     
>>> Baina komunikabideak, oro har, aipatzen dira.
>>>
>>> Maite Artolaren Mezularia saioko errepaso digitalean egunero aipatzen da 
>>> Argentinako Clarin. Euskarazko aktualitate digital benetakoa ez da sekula 
>>> aipatzen, ostera.
>>>
>>> Luistxo
>>>
>>>       
>
>
> Luisyxo
>
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
> __________ Información de NOD32, revisión 2689 (20071127) __________
>
> Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
> http://www.nod32.com
>
>
>
>   

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to