> Alex Arriolak dio :
>
>     Pentsatzen dot Chindia ( China+India ) hitza entzunda dakazuela, danon
> ustez munduko komertzixua kontrolauko daben
>     lur zatia izango da. Pentsa, Txinak gaur egun 1.300 milloi biztanle ta
> Indiak 10 urtetan oindiokan gehixao izango dittu,


Chindia aipatu da aurrerago zerrendan, bai:
http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/2007-March/009780.html

Indiak 10 urteetan Txinak baino biztanle gehiago izango dituela diozu
zure mezuan, eta interesatzen jata datua.

Non ikusi dituzu horrelako aurreikuspenak? Ez da izango erraza
kalkulatzea... Eta ikusten dudanez aurreratzen ari dira ebentoaren
urtea. 2050erako esaten zuten hasieran, gero 2030erako, baina ez dut
aurkitzen 2025a baino lehenago (hemendik ia 20 urtera) gertatuko denik
esaten duen aurreikuspeinik. Nonbaiten ikusi duzu?

Asko erabiltzen den beste terminoa BRIC da
(http://eibar.org/blogak/prospektiba/181), non Brasil eta Rusiarekin
batera, Txina eta India sartzen diren, eta ikusi ditudan ikerketetan
(http://www2.goldmansachs.com/insight/research/reports/99.pdf esate
baterako) hazkunde handia ematen diote Indiari, baina ez dute
ekonomikiko Txinatik aurretik ipintzen... oraindik behintzat.

Erreferentziarik baduzu eskertuko nuke.

Eneko
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to