Alex Arriolak dio,
Eneko, egixa esan Indiak 10 urtetan Txina baino populazio gehixao eukiko dabela
jendian artian entzun dot, datu fidagarri barik, hori da hamengo kalietan
esaten dana ta nik foruan esan dotena, parkatuko doztazu. Hurrenguan datuekin
hitzegin biharko dot. Bestalde arrazoia dakazu, iturrixen arabera, data
desberdinak ematen dittuzte :
http://news.bbc.co.uk/1/hi/world/3575994.stm honek 50 urte esaten dittu.
http://www.un.org/esa/population/pubsarchive/india/ind1bil.htm hamen 2045-erako
izango dala. 10 urte barru ( 2016 ) Txina oso pareko egongo dala be esaten dau
1220 milloi-kin.
http://www.guardian.co.uk/india/story/0,12559,1259206,00.html hamen barriz 30
urte barru ( 2034 ).
Ekonomiko India Txian baino gehixao izango dala beste gauza bat da. Ez dot
aurkitu inun hori esaten dabenik, baina alderantziz bez, oso ibilibide
desberdinak izan dittuzte bi herrialdiek ta baten garapena bestian baino
haundixagua izango dala esatia oso zaila da. Bakoitzak bere abantail ta
desabantailak dittu, bai politiko, ekonomiko zein sozialak; baina nere eritziz,
baldintza berdinetan, enpresarixuek ( occidentalak ), nahixago dabela
Indixuekin lan ein Txinuekin baino; honen arrazoiak jakin nahi badittuzu beste
mezu batian idatziko dittut, luze eingo jata ta.
Ondo ibili.
( Norbaitek badaka Yahoo korreorik ? nere mezu guztixak bd sd izenakin agertzen
dira ta aldatzia nahi dot nere izena ipinitta, baina ez dot lortzen. )
----- Mensaje original ----
De: Eneko Astigarraga <[EMAIL PROTECTED]>
Para: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
Enviado: miércoles, 28 de noviembre, 2007 8:35:23
Asunto: Re: [eibar] Mortalak eta bi, Txinatik
> Alex Arriolak dio :
>
> Pentsatzen dot Chindia ( China+India ) hitza entzunda dakazuela, danon
> ustez munduko komertzixua kontrolauko daben
> lur zatia izango da. Pentsa, Txinak gaur egun 1.300 milloi biztanle ta
> Indiak 10 urtetan oindiokan gehixao izango dittu,
Chindia aipatu da aurrerago zerrendan, bai:
http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/2007-March/009780.html
Indiak 10 urteetan Txinak baino biztanle gehiago izango dituela diozu
zure mezuan, eta interesatzen jata datua.
Non ikusi dituzu horrelako aurreikuspenak? Ez da izango erraza
kalkulatzea... Eta ikusten dudanez aurreratzen ari dira ebentoaren
urtea. 2050erako esaten zuten hasieran, gero 2030erako, baina ez dut
aurkitzen 2025a baino lehenago (hemendik ia 20 urtera) gertatuko denik
esaten duen aurreikuspeinik. Nonbaiten ikusi duzu?
Asko erabiltzen den beste terminoa BRIC da
(http://eibar.org/blogak/prospektiba/181), non Brasil eta Rusiarekin
batera, Txina eta India sartzen diren, eta ikusi ditudan ikerketetan
(http://www2.goldmansachs.com/insight/research/reports/99.pdf esate
baterako) hazkunde handia ematen diote Indiari, baina ez dute
ekonomikiko Txinatik aurretik ipintzen... oraindik behintzat.
Erreferentziarik baduzu eskertuko nuke.
Eneko
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
______________________________________________
¿Chef por primera vez?
Sé un mejor Cocinillas.
http://es.answers.yahoo.com/info/welcome_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]