Trebik:

>Nire ustez, konponketa bakarra dago, eta hori eskatu gura >dotzuet 
>institutuetan edo unibertsitatean irakasle (Filosofian, Soziologian edo ...edo 
>...) diharduzuenoi: lan bat >egitea eskatzen dozuenian ESIJITU bibliografia 
>moduan >ingelesko liburu bat erabiltzea (edo bi, edo hiru...), titulu 
>>zehatzak. "HAU erabili behar dozue". Eta erdaldunei >gainera euskarazko 
>liburuak, eta euskaldunei >espainolezkoak...

imanol, EAEn euskaldunek ez dute arazorik bibliografia espainola erabiltzeko 
orduan

ingelesari dagokionez, egia da diozuna: iazko tutoritzan ikasle bi okin 
nebazan, bata sei urte bete zituenean ingeleseko partikularretan hasia eta uda 
bi irlandan egina eta bestea bardintsu, eta arazoa ez zen soilik ez zutela 
irakurtzeko erraztasunik, baizik batek 3 ateratzen zuela ingelesean eta besteak 
2 (ez ziren 4ra iristen -gainditzeko 5 behar da-)

blokeo psikopolitikolinguistikoa ez da bakarrik euskararekin gertatzen

berriki martxan jarri dira institutu publiko elehirudun batzuk: ingelesa 
ikasgai gisa ez ezik, ingelesez ikasten dituzte natura, filosofia eta abar

gu filosofian batxilergoko bigarren mailan ausartzen gara zeozer egiten: 
batetik, bost autore ditugu (aurten platon, san agustin, descartes, marx, 
wittgenstein), bakoitzari 18 bat ordu eskaini behar; 18 ordu horietan sarritan 
errepikatzen direnez autore bakoitzari buruzko ideia berdinak, pentsatu dugu 
ORDU OSO BAT gordetzea filosofo bakoitzari buruzko azalpen magistrala ingelesez 
egiteko, horrela akaso betiko ideiak beste hizkuntza batean entzunda kasu 
gehixeago egingo digute

gero gure mugak daude, zelan desbarrabiltzen diren ikasleak gure azentuaz eta 
ahalegin patetikoez (soilik dopatuta eusten diot ordu oso batez ingelesez, eta 
dublinen erositako pilulei esker, ingelesez berba egiteko EAEko pilulek ez 
didate batere laguntzen) 

azentuari dagokionez, uste dut ziplo eta beste barik utzi behar diogula 
ingelesarena edo amerikanoarena egiten ahalegintzeari, eta hobe dugula, 
ingelesez mintzo, indioa edo pakistandarra hartzea eredu

nik eslobeniar bat dut ingelesezko azentu kontuetan eredu (uste dut 
eslobanieraren sistema bokalikoa eta gurea ez direla oso desberdinak, eta 
kontsonantikoa ere ez):

http://www.youtube.com/watch?v=LhlOm6Ski-0

ikasleek autore bakoitzari buruzko azterketa bat egin behar dute, 
selektibitatekoaren tankerako testu iruzkin bat (orain bertan amaitu ditut san 
agustinen 66 azterketak -batez beste 3 orri alde bietatik, hau asteburua-); 
baina 10 atera nahi izanez gero, hiru ebaluazioetan liburu bana irakurri behar 
dute (aurten platonen "sinposioa", xabier arregiren "descartes" eta marxen 
"alderdi komunistaren manifestua")

liburua irakurri barik 10 atera nahi izaten duten espabilau batzuk WIKIPEDIA 
erabiltzen dute, baina ingelesezkoa ezinbestean (espainola eta frantsesa oso 
eskasak baitira) 

http://en.wikipedia.org/wiki/Symposium_%28Plato%29

dena den, esate baterako aurten, 66 ikasleen artean 14 baino ez dira saiatu 10a 
lortzen (eta 14 horietatik 3k bakarrik aukeratu dute giza eta gizarte 
batxilergoa, beste guztiak tekno edo zientzia) 

  ----- Original Message ----- 
  From: Imanol Trebiño 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Saturday, December 01, 2007 12:41 AM
  Subject: [eibar] Eskaera institutu eta unibertsitateko irakasleei. Lehen: 
Ustekabe.com, berriro


         Trebi (hizkuntza portaerekin kezkatua) 
  Josu:
      >Zeba?


      - Esan juat beste batzutan: IKARAGARRIXA dok atzerriko berbeten ikasketen 
kontura (inglesa gehixen bat) suertatzen dan desastria.

      Jendiak pasatzen jituk ingelesa ikasten 10 EDO 12 URTE -azkar esaten da 
gero-, eta urte guzti horrek igarota, ez dok kapaza liburu baten kapitulu bat, 
20 orrialde, normal irakurtzeko, bildur barikan.  Idatzi... puffff, ezta 
ametsetan bez.

      Nire liburuteixan makina bat liburu dagoz ingelesez, eta ikasleok jota 
legenarra balira legez egiten detse ihes.

      Nire ustez, konponketa bakarra dago, eta hori eskatu gura dotzuet 
institutuetan edo unibertsitatean irakasle (Filosofian, Soziologian edo ...edo 
...) diharduzuenoi: lan bat egitea eskatzen dozuenian ESIJITU bibliografia 
moduan ingelesko liburu bat erabiltzea (edo bi, edo hiru...), titulu zehatzak. 
"HAU erabili behar dozue". Eta erdaldunei gainera euskarazko liburuak, eta 
euskaldunei espainolezkoak...

      Jakina, liburu horrek ikasleek herriko liburudendetan topatuko ez 
dittuenez, aldez aurretik zentroa arduratu behar da lortzen, behar danerako.

      Modu bakarra dago ikasleok horretan ohitu daitezen eta erreztasuna lortu 
daixen, EKINEZ, behartuz. Institutuetan ikasle bakoitzari zortzi irakaslek hori 
egingo baletse unibertsitatera (edo edozein tokitara) beste maila batez 
ailegatuko litzateke. Eta unibertsitatean be beste zortzik egingo baletse askoz 
hobeto be urtengo leukie kalera.

      Esan dot.
              Trebi.









    ----- Original Message ----- 
    From: Josu Mendicute 
    To: Eibartarrak zerrenda 
    Sent: Friday, November 30, 2007 1:12 AM
    Subject: Re: [eibar] Ustekabe.com, berriro





    On 29/11/2007, Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote: 
          Hizkuntza kontuekin lotuta egon zeikeala uste neban, eta oraindik uste
      dot, baina agian ez. Galdera batzuk:

          - Espainiatik... nola kontratatzen zaitue?


    Zer esan nahi duzu "nola" esatean? Estatuan, EHtik kanpo, bi tokitan egin 
ditugu aktuazioak: Errioxa (nere kanpina) eta Castellbisbal (Catalunya). 
Aktuazio-eskaera gehienak, 5etik 4-edo, ez ditugu onartzen (baina ez 
Espainiatik datozelako, berdin EH edo Frantziakoak). Deitu izan gaituzte 
Espainia osotik gutxigora-behera eta ez ditugu aktuazioak onartu. Zergaitik? 
Azterketak, klase-egunak, beste aktuaziorik geneukalako... edo ez genuelako 
joan nahi. 
     


          - Frantziatik, distantzia berberara egonda, zure ustez, zergatik ez
      zaitue kontratatzen? 

    Deittu izan deskue, baña ez jaku interesau izan.
     


          - Zer eman dozu(e) inglesa ikasten, 12 urte?, 

    10 



      eta, orduan, zergatik ez
      webgunea ingelesez be ipini (honezkero ez badago)? 

    Momentu honetan ingelesak ez dau gure merkaturik asetzen. Akaso urte batzuk 
geroago interesatuko zaigu Frantzia baino iparralderago juatia, baina momentu 
honetan, egia esateko, ez.

     


              Trebi (hizkuntza portaerekin kezkatua)

    Zeba?
    Josu.


----------------------------------------------------------------------------


    _______________________________________________
    Mezuak bidaltzeko: [email protected]

    http://www.eibar.org/zerrenda

    harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Mezuak bidaltzeko: [email protected]

  http://www.eibar.org/zerrenda

  harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to